Etxerako mahaigaineko lanpara baten bila nenbilela, eskaintza tentagarria jaso nuen emailez, eta prezioa zein lanpara bera ederrak iruditu zitzaizkidanez, ba dantzan jarri nuen kreditu txartela. Gehiago jakin nahi? Sakatu PLAY! :-)
Jakin-mina baldin baduzue, hona datu gehigarri batzuk. Galderarik baldin baduzue, ez izan lotsatiak, e?
Lanpara konektatua
-
Diseinua - 90
-
Prezioa - 80
-
Fabrikazio kalitatea - 80
-
Kalitate/prezioa - 90
-
Erabilerraztasuna - 80
-
Aplikazioarekin konektatzeko erraztasuna - 90
-
Aplikazioaren erabilgarritasuna - 75
84
Laburpena
Lanpara eder eta funtzionala, bide batez gauzen interneten munduan sartzeko aukera emango dizuna.
Alde:
- Diseinu minimalista eta dotorea
- Prezioa
- Argiaren tenperatura (aplikaziotik) eta intentsitatea (aplikaziotik zein lanparatik bertatik) kontrolatzeko aukera
- Tenporizadorea, lan edo ikasketetan atsedenaldiak egiten laguntzeko
- Xiaomiren Mi Home aplikazioarekin WiFi bidez konektatzeko erraztasuna.
Kontra:
- Funtzio batzuk (tenperaturaren kontrola) aplikaziotik soilik eskuragarri
- Dokumentazioa txineraz soilik (nahiz eta oso grafiko eta ulergarria den)