Artikulutxoa Aizu! aldizkarian. Badirudi elektronikaren munduko erraldoiak ados jarri direla, behingoagatik, munduan diren 'Gauzen Internet' sistema ezberdinak haien artean bateragarri egiteko.
internet of things
Mahaigaineko lanpara baten bila nenbilela, Xiaomiren lanpara konektatu honekin egin dut topo. Ezusteko atsegina izan da! :-)
Gauzen internet delakoa oso moloia da, baina segurtasun eta pribatutasun arazo handiak ekar ditzake.
“Internet of Things” edo gauzen internet, kontsumoko teknologiaren hurrengo jauzia omen da: inguruan ditugun objektuak internetera eta haien artean ere konektatuta, informazioa elkarbanatzen eta era autonomoan jarduten.
Erreparatu zure iratzargailuari. Kriston paketea diozu, ezta? Orain pentsa zer izango litzatekeen halako batean, zure ametsak eteteaz gain, bestelako trukotxoak egiten ikasiko balu: kapaza balitz, esate baterako, altxatu zaren ala