Offtopic

Misofonoa naiz. Erruki zaitezte!

Buah, gaur aitorpen txiki bat egin behar dizuet!
Misofonoa naiz. Erruki zaitezte! 7 - teknopata.eus

Arazo bat aitortuko dizuet gaur. Isilpean daramadan zama handi bat. Bueno, zirkulu batzuetan ez hain isilpean, jeje.

Egunotan jakin dut, gainera, nola duen izena nire arazo aitorrezin horrek. Jaun-andre estimatu horiek: misofonoa naiz. Ezin ditut jasan jendeak egiten dituen (egiten ditugun) soinu jakin batzuk. Batez ere jatearekin lotutakoak: txiklea (bueno, edo beste edozer) ahoa zabalik mastekatzearena, zopa zurrupatzea, trenean zure atzean eseri eta bidaia santu osoa ahoan sartu duen goxokiaren plastikotxoari zarata ateratzen pasatzen duenarena…

Eta sinistuidazue, eman dezakeena baino arazo handiagoa izan daiteke fobia hori. Adibidez, familiako ospakizun eta oturuntzetan, senideetako batzuen arabera zopa zarataka zurrupatzea eskubide konstituzionala denez gero… Zorionez, ikusi dut ez naizela arazo hori daukan bakarra. Gogoratu bestela V telesail mitikoko Diana eta Lydiaren arteko eszena hau… picky, picky!!!

Eske berezitxoa naiz!

Tira, gauza da asteburu honetan irakurri dudala albiste bat, nire gaitz edo dena delako honekin lotutakoa, biziki poztu nauena. Badakizue urtero milioiak eta milioiak xahutzen direla azterketa eta ikerlan absurdoetan. Bada: ikerketa horietako batek, Erresuma Batuko Newcastle Universityk egindakoak, ondorio harrigarriak eman ditu misofoniari buruz.

Misofonoa naiz. Erruki zaitezte! 11 - teknopata.eusEsperimentuak egin dituzte 42 lagunekin, 20 misofono eta 22 ez-misofono, eta ondorioa izan da misofonia ez dela norberaren mania edo ohitura edo dena delako hutsa, baizik eta arrazoi fisikoak daudela haren atzean. Dirudienez, misofonoon burumineko barne loturak ezberdinak dira, misofonoak ez direnen burmuinekin alderatuz gero.  Misofonoon kasuan, aurrealdeko kortex insularra deritzonak ohi baino askoz ere jarduera handiagoa du, eta gainera burmuinaren zati hori eta inguruen arteko konexioa guztiz ezberdina da, misofonia ez dutenen burmuinaren aldean.

Esperimentuetan, ezohiko konexio horiek aktibatu egiten omen dira, eta -ikerlarien arabera- bihotz taupaden erritmoa eta azalaren erantzun galvanikoa ere aldatu egiten dira. Azken hori zer ote den ez badakit ere, gauza bat badago argi: arazoa fisikoa da, eta beraz, txiklea ahoa itxita jateko eskatzen baldin badizut, ez pentsa maniatiko hutsa naizenik!!!

Info gehiago (ingelesez) hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.