Jau!
Konturatuko zinetenez, azken boladan esperimentuak egiten nabil blogean publizitatea txertatzearekin. Oso zaila edo ia ezinezkoa da… baina tira, utzidazue pentsatzen badagoela modurik blogak publizitate (eta diru-eskari zuzenen) bidez bere burua ordainduko duela halakoren batean…
Dena den, zalantza izan dut sarritan irakurleontzat noraino egiten duten traba egiten nabilen esperimentu horiek. Eta beraz, pentsatu dut 5 minutu eskatzea, ondoko inkesta betetzeko. Egingo didazue mesedetxoa? Ri-rau egiten da.
Eskerrik asko!