Blogosfera

Crowdzozketa 1/5: asmatu zein den erantzunak bidaltzeko helbidea

Hona crowdzozketaren azken faseko lehen galdera :-)
Crowdzozketa 1/5: asmatu zein den erantzunak bidaltzeko helbidea 7 - teknopata.eus

Tira ba, iritsi da momentua: gaurtik ostiralera bitartean, azken aukera duzue ko sari fantabulosoaren zozketarako zenbaki bat (edo batzuk) lortzeko. Gogoratu:

  • bere momentuan diru-ekarpena egin zenuten lagunok, bere garaian azaldutako zenbaki kopurua izango duzue, gehi astean erantzuten duzuen galdera bakoitzeko beste bat
  • diru-ekarpenik egin ez duzuenok berriz, galdera guztiei erantzun beharko diezue zuzen, zozketarako zenbaki bat lortzeko.

Zozketaren inguruko jakingarri gehiago, lehengo eguneko sarrera honetan aurkituko duzue. Baina tira, goazen harira!!! Gaurko lehen galdera honi ondo erantzunez gero, email helbide bat osatuko duzue. Bada, datozen egunotako erantzunak ere helbide horretara bidali behar dituzue, e? Ez ahaztu! (Eta ahal dela, bidali beti helbide beretik!).

Prest?

Tira ba: horra galdera!

Zozketaren saria Xiaomi Yi kirol kamera da. Kamera horren jatorrizko herrialdeko gaur egungo presidentea izendatu zuten egun berean, ekitaldi handi eta jendetsu bat izan zen Andoainen.

xiaomiyiBada, datozen egunotako erantzunak bidaltzeko helbidea erraza da: ekitaldi horretako lelo nagusia, espaziorik gabe, eta gero “@teknopata.eus”. Bertara bidali mezutxo bat zure izena edo ezizenarekin, eta crowdzozketan diru ekarpenik egin duzun argituz, ados? Animo bada!!!

Gogoratu, biharko 23:00ak arte duzue honi erantzuteko. Oso erraza da, e?

4 iruzkin
  • GaurDaBihar
    2015(e)ko irailak 7 at 23:37

    Behintzat lelengo galdera ez da oso mamitsua izan ;-) #Teknopata.renean. Badakizu http://wp.me/pcarB-1H9 #crowdzozketa

    Reply
  • gartzi Deustu
    gartzi Deustu
    2015(e)ko irailak 8 at 01:53

    Ba tira… Nik ez dut ulertzen ze oxtia galdetzen den… Erreferendum bateko galdera ematen du horrek…

    Reply
  • gartzi Deustu
    gartzi Deustu
    2015(e)ko irailak 8 at 01:56

    Galdetu nahi duzu presidente izendatu zuten egun horretan zein ekitaldi egin zen andoainen seguruenera… Ejem ejem… Sintaxi hori…

    Reply
  • gartzi Deustu
    gartzi Deustu
    2015(e)ko irailak 8 at 02:09

    Ez dut ezer esan… Asmatu zein den erantzunak emateko helbidea… Joxeeeee… Oxtia… Erraza konplikatuuuuzzz… Aiiiiiiiii

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.