Oker egon ninteke, e? Baina iruditu zait garai egokia dela lanean laguntzeko makinei buruz hitz egiteko. Baina atseden hartzea ere bada lanaren parte garrantzitsua (ejem, ez esan hau nire jefeei!). Horregatik, aurrekoan zamak altxatzeko exoeskeletoa erakutsi banizuen, gaurkoan norberaren zamari eustekoa ekarri dut.
Ikusi: Noonee izeneko Suitzako enpresa batek Chairless Chair deritzona aurkeztu du duela gutxi: aulkirik gabeko aulkia, hain zuzen ere. Lehengo eguneko hura bezalaxe, beste hau ere exoeskeletoa da, baina honek ez balio inolako zamarik altxatzeko. Nolabait esateko, asmakizun hau ‘eserigailua’ dela esan daiteke: behin jantzita, erabiltzailea non eta noiznahi eseri daiteke, eta gailua arduratuko da bere pisuari eusteaz.
Egileen arabera, oso erabilgarria izan daiteke lanean denbora asko zutik pasatu behar dutenentzat, bizkarrari atseden apur bat emateko, baita makurtuta jardun behar dutenentzat. Horrela zoriontsuago biziko omen gara denok: langileok, osasuntsuago eta motibatuago jardun ahal izango dugulako, eta nagusiak ere bai, langile motibatu eta produktiboagoak izango dituztelako. Gora teknologia!!!
Información Bitacoras.com
Valora en Bitacoras.com: Suitzako enpresa batek edonon eta edonoiz eseri ahal izateko errobot moduko bat asmatu du. Bai, bai, benetan.