NabarmenakTeknopataren ajeak

Kanon berria laster Hegoaldeko internautontzat

Ezustekorik ezean, Espainiako Gobernuak "AEDE kanona" ezarriko du laster: aurrerantzean, egunkarien edukiarekiko lotura bakoitzeko kobratu ahal izango digute, egunkariak nahi ala nahi ez.
Kanon berria laster Hegoaldeko internautontzat 7 - teknopata.eus

Honezkero ahaztuta izango duzue, baina aurtengo otsailaren 14an ‘maiteminduen eguna’ baino gauza gorrotagarriagoak ere gertatu ziren. Hegoaldeko euskaldunontzat bai behintzat.

Besteak beste, Madrilgo Ministroen Kontseiluak Jabetza Intelektualaren Legea erreformatzeko egitasmoa onartu zuen.  Egunotan jakin denez, Espainiako Legebiltzarrak uztailaren 22an onartuko du egitasmoa, PPren erabateko gehiengoa profitatuz, gero Senatura eraman eta udazkenerako martxan jarri ahal izateko.

Kanon berria laster Hegoaldeko internautontzat 11 - teknopata.eus
Espainiako presidenteorde eta presidentea, eskuz esku…

Erreformak planteatzen dituen ‘berrikuntzen’ artean. Google tasa’ edo AEDE kanona’ deitu diotena dago. Horren atzean dagoen teoria -edo haren musika gutxienez- ezaguna egingo zaizue. Kantatu nirekin:

Google News-ek dirutza irabazten du egunkariek ekoitzitako albisteen loturak eskainiz, eta dirutza horren zati batek egunkari horientzat izan behar du.

Tira, ez da planteamendu txarra printzipioz —libra nazala Espageti Munstro Hegalariak Googleren negozioa defendatzetik— arazo pare batengatik ez balitz:

Googleren negozioa ez da soilik Googlerena

Baliteke Googlek diru sarrerak izatea albiste agregazio zerbitzuari esker. Googlek berak dioenez, aldiz, negoziorik handiena bilaketetan, Youtuben, Play Storean eta Chromen dute.

Baina Googleri sinistu ala ez, bada kontuan hartu beharreko beste datu bat: Estatu Batuetako Loyola Marymount unibertsitateko ikertzaileek Digitization and Aggregationikerlanean erakutsi dutenez, albistegietako edukiak Google News bezalako agregatzaileetan ez agertzeak  ondorio negatiboak ditu. Etatu Batuetan, Associated Press agentziak bere edukiak Google Newsen ez argitaratzeko agindua eman zuen 2009ko abendua eta 2010eko urtarrila bitartean, bilatzailearekiko ezadostasunak direla eta.

<i>Digitization and Agreggation</i> txostenaren ondorioetako pasarte bat.
Digitization and Agreggation txostenaren ondorioetako pasarte bat. (Klik handiago ikusteko)

Bada, zazpi asteko tarte horretan, Associated Presseko webguneak %20ko galera izan zuen bisitetan. Google Newsen erabiltzaileek denbora gehiago pasatu behar zuten albisteen bila… eta dirudienez, bilaketan inbertitutako denbora hori albistearen beraren irakurketatik ‘deskontatzen’ zuten. Google Newsen agertzea, beraz, Googlerentzat ez ezik, hedabideentzat ere bada negozio ona.

Derrigorrezko eskubideen kudeaketa

Baina jokaldirik politena Googleren injustiziari aurre egiteko formulan datza. Bi osagai nagusi ditu Espainiako Gobernuak aurreikusi duen formulak:

  1. Hedabideek duten eskubide berri bat: interneten haien edizio digitalarekiko agertzen den lotura bakoitzeko dirutxo bat jasotzeko eskubidea. Eskubide hori ukaezina da, hedabideak berak ere ezin dio uko egin eta, nahiz eta bere eduki guztiak cc-by lizentziarekin partekatu, adibidez, dirua jasotzeko eskubidea izaten jarraitzen du, nahi eta nahi ez.
  2. Jaso beharreko dirutxo horien kudeaketa -erne, hemen baitator jokaldi magistrala- ez dute hedabideek zuzenean egin behar. Espainiako prentsako enpresa eta medio handiak biltzen dituen AEDE elkarteari eman nahi dio gobernuak kanona kudeatzeko -eta kobratzeko- ardura. Eta horrek hainbat inplikazio ondorio dakar, noski:
    • Hedabide batek kanona kobratu nahi ez badu, ez da ezer gertatzen: AEDEk eskubidea izango du bere izenean jaso eta, basikamente, diru horrekin sudur puntan jartzen zaiona egiteko.
    • Hedabide batek kanona kobratu eta AEDE horretako bazkide ez bada ere, komeriak izango direla aurreikus daiteke. Ez da kasu hipotetikoa, eta badira jadanik ahotsa altxatu duten hedabideak.

Googleren negozioaren zati bat hedabideen artean banatzeko aitzakiarekin, azkenean SGAE, CEDRO eta antzeko beste erakundeen moduko mafia berri bat sortuko da laster, beraz, poltsikoak beteen dituztenak halaxe jarraitzeko.

Zer egin daiteke?

Gero eta fede gutxiago daukat halako kontuetan, baina momentuz, bada kanpaina bat change.org plataforman, Espainiako gobernuari eskatzeko egitasmoa bertan behera utz dezala. Bertan lor dezakezu informazio gehiago eta, nahi baduzu, eskaera bera sinatu. Horrez gain, garrantzitsuena, beti bezala, ondo informatuta egotea. Hona gaia aztertzen duten hainbat lotura, irakurtzeko denbora eta gogoa baldin baduzu (gazteleraz gehienak)

Iruzkin 1
  • leire
    2014(e)ko uztailak 16 at 21:27

    Eta lege berri honendako zer da hedabide? Blogak badira? Zer behar du komunikbide izateko? Hedabide “konbentzional” bateko blog komunitateko edozein blogek ere balioko luke?
    Oso.lausoa eta aldrebesa.

    Reply
  • AEDE kanona, aurrera | Teknopataren txokoa
    2014(e)ko uztailak 23 at 01:55

    […] Aurrekoan kontatu nizuen bezala, atzo eztabaidatu zen Espainiako Legebiltzarrean Jabetza Intelektualaren Legearen erreforma. Besteak beste, ‘AEDE kanona’ ezarriko du erreformak: hedabideen nahitaezko eskubidea sarean haien edukiekiko loturen truke dirua jasotzeko. […]

    Reply
  • Bitacoras.com
    2014(e)ko abuztuak 25 at 13:14

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Ezustekorik ezean, Espainiako Gobernuak “AEDE kanona” ezarriko du laster: aurrerantzean, egunkarien edukiarekiko lotura bakoitzeko kobratu ahal izango digute, egunkariak nahi ala nahi ez.

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.