Trepetak

Ohe automatikoa

Ohe automatikoa 7 - teknopata.eus

Errobotak aipatzen hasiz gero, guztioi burura datorkigun lehen irudietako bat japoniarrena da. Bere populazioaren zaharkitzeak biziki kezkatuta, Japoniako gobernuak dirutza gastatzen du errobotikaren esparruko I+G+b alorrean, eta horren emaitzak dira, besteak beste, sarritan aipatu izan dizkizuedan errobot bizarro eta beldurgarriak… edo askok ikusita izango dituzuen komunak, ipurdia garbitzeko ez dakit zenbat ur eta haize txorrotada erabiltzen dituztenak. Domotikan ere jaun eta jabe dira gure lagun nipondarrak.

Baina, ei! Etxetik gertuago ere baditugu kimu berdeak. Lehengoan, esate baterako, OHEA proiektuaren berri izan nuen Amaraunako blogarien tartean tertuliakide dudan Josu esker. Izen horrekin, laster asmatuko duzue OHEA zer den…

Bai ba: ohe bat! Baina ez edonolakoa. Ohea ohe automatikoa da, hots: altxatu ondoren, automatikoki egiten da, izarak, edredoia eta abarrak txukun jartzen ibili beharrik gabe. Edozein teknopataren ametsa! Ez ala? Ikusi, ikusi:

Baietz moloia?!? Gerora ETBn ikusita jakin dudanez, Asintxio Zubeldia da asmatzailea, 56 urteko fresadorea. 12 Urte eta 1.500 euro inbertitu behar izan ditu prototipoa egiteko, eta orain produkzio fasera pasatzeko laguntza eman diezaiokeen inbertsore baten bila ei dabil. Aupa Asintxio! (Gustura agunduko genizuke hemendik, baina zentimorik ere ez dugu!) :/

Gehiago jakin nahi? Hona BERRIAk Asintxiori egindako elkarrizketa luzea.

  • Bitacoras.com
    2012(e)ko ekainak 20 at 03:40

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Errobotak aipatzen hasiz gero, guztioi burura datorkigun lehen irudietako bat japoniarrena da. Bere populazioaren zaharkitzeak biziki kezkatuta, Japoniako gobernuak dirutza gastatzen du errobotikaren esparruko I+G+b alorrean,…..

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.