Jakingo duzuenez, aste honetan bost urte egin ditu kaixomaitia.com euskaldunak harremanetan jartzeko webguneak.
Urteurrena ospatzeko hainbat berrikuntza egin dituzte, tartean deigarriena Android sistemarako aplikazioa, balizko kaixomaitiak geolokalizatzeko sistema eta guzti.
Aplikazioa oso ondo dago (egizue proba eta esango didazue!) baina, badakizue, teknopatok beti urrats bat aurrerago goaz, eta zer hobetua ere ikusi diogu jadanik.
Izan ere, aste honetan bertan izan dugu Kissinger izeneko robot baten berri. Prototipoa baino ez da oraingoz, baina kaixomaitiaren osagarri perfektua dela esan daiteke beldurrik gabe.
Kissinger silikonazko ezpainak dituen pilotatxo bat da, eta, hain zuzen ere, musu birtualak bidaltzeko balio du. Zuk zure pilotatxoari muxu eman, eta berak bere antzeko beste edozein pilotari bidal diezaioke. Bere jabeak abisu bat jaso eta, bere ezpainak robotaren kontra jarrita, zure musuaren ‘kopia’ jasoko du, intentsitate eta grina berberarekin. Baina hobe da zuek zeuek ikustea:
Horra gure gomendioa, beraz, kaixomaitia.com-eko lagun eskuzabalei ;) Aplikazioaren 2.0 bertsioa ateratzen denean, Kissinger batekin batera saldu! Arrakasta ziurra!!!
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Ligoteo geolokalizatua, orain euskaraz ere bai Jakingo duzuenez, aste honetan bost urte egin ditu kaixomaitia.com euskaldunak harremanetan jartzeko webguneak. Urteurrena ospatzeko hainbat berrikuntza egin dituzte, tartean dei…..
inpresionate…
inpresionante esan nahi nuen… ;-)
[…] hauetara sarri ekartzen nituen gailu xelebre horietako batekin egin dut topo: Kiss Messenger edo Kissenger, musuak munduko punta batetik bestera bidaltzeko gailu konektatua. Duela 10 urte lehenengoz atera zen Kaixomaitia aplikazioarentzako osagarri perfektua zela otu […]