Telefonicako presidente Cesar Aliertak argi asko utzi zuen Bilbon pasa den astean nola ikusten dituen berak sarea, konektibitatea, cloud computing delakoa eta adimen kolektiboa. Tono etiliko samarrean, zera esan zuen Aliertak:
“Gaur egun adimena sarean dago, eta sare hori geurea (Telefonicarena) da”
Eta zuok, teknopatok, zer uste duzue? Norena da sarea zuen ustez? Hona Teknopatometroaren beste inkesta ezin interesgarriago bat:
Norena da sarea?
- Beyoncerena (25%, 5 Votes)
- Teknopatona (20%, 4 Votes)
- CodeSyntaxena (20%, 4 Votes)
- Jainkoarena da, beste izakiok bezalaxe (15%, 3 Votes)
- Telefonicarena (10%, 2 Votes)
- Googlerena (10%, 2 Votes)
- Neurea! (10%, 2 Votes)
- Applerena (0%, 0 Votes)
- Yahoorena (0%, 0 Votes)
Total Voters: 20
Loading ...
Animo! Erantzunen zain gaude!!!
Ehteee… izan naiz erantzuteko Beyoncé-rena dela, ez zen alferrik jaio Aldaka-oh!-n, baina uste dut Telefónica-rena dela. Oker ez banago, pribatizatu zutenean zerbitzua ez ezik sarea bera ere eman zioten. Eta, klaro, orain dio berea dena erabiltzeagatik ordaindu behar dela… Lojikarik ez zaio falta, egia esan.