Maite Goñik, Mikel Iturriak eta Gorka Juliok itxi dute otsaileko blogarien tartea Euskadi Irratiko Amaraunean. Aipatu dituzten gaien artean:
- ziklogenesiaren eragina, Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, eta asteburuko beste hondamendi tektoniko-meteorologikoak ere bai, “herri kazetaritzarekin” uztartuz.
- Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren ekimena, Euskadi Interneteko mapan kokatzeko…
- Telefonicako presidente Cesar Aliertaren adierazpenak, sarearen neutraltasuna eta abarrak, Mikel Anasagastik (ejem! eskerrik asko Iturri!) Mikel Olasagastik Gaur8n eta Jon Tornerrek Argian idatzitakoaren bueltan.
- Esto solo lo arreglamos entre todos kanpainaren argiak eta ilunak.
Betiko moduan, entzuteko egin klik beheko play horri, edo jo bide alternatiboetara ;)
Podcast: Play in new window | Download (20.5MB)
Harpidetu! RSS
Lehenik eta behin, eskerrik asko hartzen duzun lanagatik.
Baina akats bat dago zure testuan: ikusi duzu Mikel Olasagastiri jarri diozun deitura?
Munillarengana joan beharko duzu. Aita gurea errezatzera.
Aibala! Jo, ba eskerrrak zuri ohartarazteagatik, Iturri!!! Azkar eta ondo…