Telebistaren parean egon nintzen atzo tartetxo batean, eta -bedeinka ditzala Jainkoak LTDa eta timeshift delakoa- iragarkien tartean di-da pasatu den irudi batek asaldatu egin nau! Citröen C4 autoaren iragarki bat ematen ari ziren, eta bertan autoa munduko hainbat rallytan agertzen zen, trastea errepide ezberdin askotan probatua dagoela argudiatzeko. Kontua da, errepideetako batean ikurriña bat agertu dela iruditu zaidala.
<< Rewind botoiari eman eta, voilá! ‘Inglaterrako zirkuitua’ eta Britainia Handiko bandera gainidatzita duten irudi batzuetan, morri bat agertzen da, C4a pasatzen den bitartean ikurriña bat astintzen. Ikusi, ikusi, bigarren-hurgarren segunduan:
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=7dUPeDQVDrs]Arraroa egin zait ikurriña horrelako iragarki batean ikustea. Imaginatzen dut irudiak benetan direla Inglaterrako rallyren abtean hartutakoak, eta akaso egongo zela bertan euskal zaleturen bat ikurriña hara eta hona astintzen, ezta?
Besterik gabe, bitxikeria gisa…
[…] This post was mentioned on Twitter by Joxe, Joxe. Joxe said: Ozaze jaurgainean bi *Citröen* doratu… http://www.teknopata.net/?p=2250 […]