Amaraunako blogarien solasaldian egon behar nuen gaur, baina familiarteko konpromisoak tarteko, huts egin behar izan dut, eta Josu Mendicute egon da tarantulatxoekin… eta Benito eta tristetxo dabilen Jozulinekin.
Solasaldia filologiko samarra geratu zaie gaurkoan: irainak sortzeko metodo automatikoa, hitzetik hultzera bertsolaritzari buruzko ekimena…
Onena, beti bezala, zuek zeuek entzutea.
Podcast: Play in new window | Download (19.6MB)
Harpidetu! RSS
“Filologiko” hori ez da irain klase bat izango, ezta?
Ezta pentsatu ere! Iraina izateko “filologiko ziztrin antzua” edo horrelako zeozer izan beharko luke! :)
Aupa Joxe!,
hitzetik hultzera esteka ez dago ondo jarrita. ;-)
Bide batez, eta filologiko irain ez dela irakurrita, eskerrik asko astero hartzen duzun lanagatik.
Aiba!
Mila esker zuri abisua pasatzeagatik, Josu :) KOnponduta dagoela uste dut.