Lehengoan Emakume Bionikoarekin akordatu zen baten bat, eta niri ere hura etorri zait gogoan gaurko xelebrekeria irakurtzean: Tokioko eskola batek irakasle berria du duela egun batzuetatik: Saya du izena, beltzarana da, 1,70… …eta Li-Ion bateriekin funtzionatzen du!!!
Izatez, Tokioko Unibertsitateko Hiroshi Kobayashi doktorearen lan-taldeak 15 urteko lanaren ondoren sortutako robota da. Latexezko aurpegiaren azpian 18 motore ditu, oinarrizko aurpegikera eta keinuak egiteko aukera ematen diotenak. Hainbat hizkuntza menperatzeaz gain, ikasle bakoitzari egokitutako lanak emateko eta zerrenda pasatzeko gauza ere bada.
Proiektuak Japoniako gobernuaren erabateko babesa du. Gobernua oso kezkatuta dago Japoniako populazioaren zahartzea dela eta: aurreikuspenen arabera, zazpi urte barru japoniarren laurden batek 65 urte baio gehiago izango du. Ondorioz, gero eta zailago (eta garestiago) da langileak topatzea, eta robotak alternatiba ona izan daitezkeela uste du gobernuak. Hori dela eta, gobernuaren nahia da 2015erako robot bat egotea Japoniako etxe bakoitzean, eta dirutza gastatzen ari da ikerketa alorrean.
Egia esan, emaitzak asko hobetu behar dira oraindik. Ondoko bideo honetan, Alien filmaren eszena mitikoa gogorarazteaz gain, Sayaren lan elkarrizketaren irudi batzuk ikus ditzakezue. Bale, lortu dena harrigarria da; baina ez didazue ukatuko Saya gaixoa grimoso samarra dela… ikusi ikusi
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=b509Etb1iiA]
[…] duzue Saya, emakume itxurako androide japoniarra? Irakasle lanetan ikusi genuen aurrekoan, baina ez ei zen oso gustura ibili horrenbeste ume artean, eta beste lan bat […]