Trepetak

Palm Pre, Movistarren eskutik *soilik*

palm-pre-open-300x194Zurrumurrua baino ez zela uste nuen, baina hainbat hedabidetan albiste moduan agertu da: Movistarrek Palm Pre berriaren gaineko esklusibidadea eskuratzeko borroka irabazi omen dio Vodafoneri, eta harekin bakarrik lortu ahal izango da Palmen telefono berria Telefonicaren filiala diharduen estatuetan, tartean Espainian.

iPhonerekin bezala geratatuko dela ematen du beraz. Gogo handia nuen Palmen telefono berria eskuratzeko, baina ez nago prest Telefonicari zentimo bat ere emateko. HTCrekin jarraitzera kondekatuko gaituzte? Lastima!

4 iruzkin
  • ikerib
    ikerib
    2009(e)ko martxoak 13 at 09:40

    bagara bi orduan!
    nik ere eskuratu nahi nuen baina ez nago prest telefonikara pasa eta erabiltzen dituzten tarifa garestiak onartzeko…

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko martxoak 13 at 12:10

      Bai, bai, uste dut asko izan garela honen berri izatean disgustoa-edo hartu dugunak :(

      Txarrena da orain arte oso ‘responsive’ izan den palm_inc-en txiokalariari honen inguruan galdetuta, erantzunik bat ere ez duela eman, orain arte beti fin-fin erntzuten ibili den arren. Susmo txarra benetan…

      Ah, eta hori movimaniac-en aipatzen duten 600-700 euroko prezio tartea ez aipatzearren, klaro! :(

      Reply
  • makilakixki
    2009(e)ko martxoak 17 at 21:55

    Bitxia da, ze ni, Telefonikakoa izanik, ez dut inongo intentziorik Palm Pre erosteko (nazkatuta nago Palmek bere erabiltzaileak azken urteotan nola tratatu dituen sufritzeaz). Aldiz, Vodafonek esklusiban duen HTC Magic nahi nuke erosi (linux eta software askearen jarraitzaile sutsua nauzue), baina Vodafonera pasatzeak ez dit graziya egiten, egia esanda. Agian mugikorrak trukatu genitzazke…

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko martxoak 17 at 23:14

    JO, ba ni ondo tratatu naute beti, kostata izan bada ere. Magic horrek zer darama/eramango du ba? Android?

    Ah! Ni ez Movistar eta ez Vodafone… Simyorekin nago joan den udatik, Euskaltelen sufritzailea izan ondoren, eta oso-OSO-OSO pozik nago :P

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.