Bueno, jantzi osoa ez, baina prakak behintzat bai aurkitu ditut duela ez asko. Igandetan sofing eta tumbing egitearen zale bazarete, domekak pijama-egunen kategorian sartuta badituzue, niri bezainbeste (edo gehiago!) gustatuko zaizkizue aste honetan deskubritu ditudan Lazy Sunday Pants galtzak. Idealak dira, i-de-a-a-lak, telebista pareko patatafrita eta gominola gaindosi horiek hobeto igarotzeko. Ikusi, ikusi bestela:
Alperrontziontzako marabilla honek, irudian ikus daitekeenez, itsatsita darama pijama egunetako zabor-jana gainean jarri ahal izateko mantela. Gainera, koipe orbanak guretzako ere gehiegizkoak direnetarako, mantel horiek praketatik erauzi eta garbigailuan sar daitezke. Horrez gain , poltsiko zabal-zabalak ere baditu, etxeko gailu guztietako urrutiko aginteak erraz gorde ahal izateko. Zer gehiago eska dakioke galtza pare bati?