Oso formalidade gutxi izaten ari naiz azken boldadan (ia) astero Bilbo Hiria Irratiko Ibaizabal magazinean egiten ditudan teknologiaren inguruko kolaboraziotxoak hona igotzeko orduan. Hitz eman behar dizuet, hala ere, ez dela alferkeria kontua.
Laneko ordenagailutik grabatu behar izaten dut audio streaminga, eta azken boladan hain liatuta gabiltza denok bulegoan, non ahaztu egiten baitzait grabaziorako beharrezko diren aurre-prestaketa guztiak egitea. Konturatu orduko, kolaborazioa egiteko tartea iristen da, eta ordenagailua grabazioa egiteko prestatu gabe.
Total, zezenak behin eta berriro harapatzen nauela. Eskerrak Bilbo Hiriako lagunak oso finak diren eta aste honetakoa (gaur goizekoa), sarean eskegi duten. Beti bezala, hiru gairen inguruan aritu gara:
- Splitweet, twitter kontu anitzak batera kudeatu ahal izateko tresna interesgarria, orain ere euskaraz dagoena.
- Debagoieneko denda txikientzako erakusleiho elektroniko berria: Merkatua.net.
- Krisi bedeinkatua Googlera ere iritsi da: zenbait zerbitzu itxi, 100 langile inguru kaleratu, eta egunkarietako publizitatea kudeatzeko negozioa bertan behera utziko du multinazionalak.
Entzun edo deskargatu nahi baduzue, Bilbo Hiria Irratikoen blogaren mezu honetan duzue aukera.
[…] Googleren hainbat zerbitzuren itxiera […]