ApliakTrepetak

Ezustea Android Market erabiltzeko baldintzetan

T-Mobile G1
T-Mobile G1

Aurreko batean gorabeheratxoak izan genituen Google Android sistema eragilearen eta sistema hori erabili behar duen T·Mobile G1 izaeraren inguruan. Funtsean, softwarea librea bada ere, plataforma bera iPhonearena bezain itxia dela iruditzen zait niri: operadore jakin batekin lotu beharra, softwarea erabiltzeko Google derrigorrez erabili beharra, permanentzia kontratu luzea…
G1 delakoa urriaren 22an jarriko da salgai, datorren asteazkenean, baina, badirudi prentsa espezializatua hasi dela lehenengo unitateak jasotzen. Tira, ba hara non, lehenengo probak egitean, batek baino gehiagok sorpresatxoa hartu duten telefonorako aplikazioak deskargatzeko balio duen Android Market delakoaren erabilera baldintzetan: Applek bezalaxe, Googlek here harentzako erreserbatu du telefonotik edozein aplikazio ezgaitu eta ezabatzeko eskubidea (eta tresna, noski!), “garatzaileentzako banaketa hitzarmena” urratzen badu soilik, noski. Baldintzetan irakur omen daitekeenez,

“Google may discover a product that violates the developer distribution agreement … in such an instance, Google retains the right to remotely remove those applications from your device at its sole discretion.”

Googleren defentsan, esan behar da Applek abisatu ere ez zuela egin bere momentuan halako tresnsen inguruan, eta horrek erabiltzaile askoren haserrea piztu zuela. Baina tira, forma kontuak alde batera utzita, ez dirudi -tamalez- Googlek oso eredu ezberdina erabiliko duenik…

Iruzkin 1
  • e-gor
    2008(e)ko urriak 16 at 22:02

    Ez dakit zergatik halako mobida… Niri normala iruditzen zait Google-k esatea beraien denda ofizialean bakarrik saldu ahal direla euren arauak betetzen dituzten aplikazioak, eta batek betetzen ez dituela konturatzen bada ezabatzea. Eta Apple-k bere dendan hori egitea ere normala iruditzen zait, noski. Ezberdintasuna da iPhone-ean beraien dendatik soilik jaits daitezkeela aplikazioak, eta Android-ean aldiz nahi duzun tokitik, beraz ezin dira konparatu bien askatasunen murrizketa…

    Esan dudana argi eta garbi azaltzen du zuk estekako artikuluak: “As these are the terms of service for the Market, they of course don’t apply to applications downloaded from elsewhere. … And if Google pulls your favorite application for some imagined infringement, at least you’ll still be able to grab it from the developer. With the iPhone, you have no such choice, at least not without jailbreaking it.”

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.