Sailkatu gabe

Gabonetako liskarrak konpontzen…

Aspaldiko kontuak etorri zaizkit gaur burura sustatu.comeko argazkia ikusi dudanean. Espageti Munstro Hegalaria duela bi urte aipatu nuen nik Aizu! aldizkarian: AEBetako kontserbadoreek eskoletan kreazionismoa irakasgaien artean sartzeko kanpainaren aurka egiteko parodia gisa sortu zen EMH… eta badirudi hasieran uste baino bizitza luzeagoa izan duela. Garai hartan Artezen nenbilen lanean, eta gogoan dut barre galantak egin genituela kontu honekin.

Enpin, ez dakit zergatik, baina Nafarroan egunotan Gabonetako ikurren inguruan sortu diren txolopoteak etorri zaizkit burua: Zentronikoko apaiza Bizarzuriren aurka, Iruñeko Udalak antolatutako erreferenduma, lehengoan Xabier Lapitzi entzun nion beste kontua, ez dakit zein herritan UPNren inguruko elkarte batek Bizarzuri jarriko duela lokal itxi batean opariak banatzen Olentzero kalera irteten den ordu berean…

Liskar horiek guztiak konpontzeko modu bat aurkitu dut, bada, EMHren webgune ofizialean: zer moduz aurrerantzean gabonetako opariak Espageti Munstro Hegalariak ekartzen baditu?

Zorionak eta urte berri on

2 iruzkin
  • MiKeL
    2007(e)ko abenduak 18 at 13:37

    Lanean jarri dituzten hainbat apaingarriri “boikot” bat egiteko komando bat prestatzen nabil eta irudi horixe jarriko dugu wikipediara esteka batekin… arrrrr!!!

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko abenduak 18 at 22:56

    Bestela, Zentronikoko apaizarena ere jartzea daukazu. Hori baino beldurgarriagorik!

    Zentronikoko apaiza

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.