ApliakTrepetak

Palm berri bat betiko Palmaren barruan?

Aspaldi-aspalditik gabiz kexaka Palm etxeko eskuko ordenagailuen erabiltzaileok, bere lanean oso eraginkorra eta arina den Palm OS (orain Garnet OS deitu behar zaio) sistema eragilearen eboluzio ezarekin. (Gogorarazi egunen batean kontatu behar dizuedala historia osoa).

Hutsunea ikusita, PdaPerformance izeneko enpresa bat lanean jarri zen bere garaian, eta Saguaro izeneko softwarea iragarri zuen: Palm eskuko ordenagailuentzako ‘ingurune eragile’ berria, besteak beste, multitasking delakoa (hots, hainbat programa batera erabili ahal izatea) eta interfazearen hobekuntza nabarmenak ekarri behar zituena. Ideia egiteko, hona duela urtebeteko proba bertsioaren demo bat:

Ikusgarria izateaz gain oso funtzio interesgarriak ere bazekartzan orduko bertsio hark: RSS integrazioa, Programatzaileentzako aukera asko zabaltzen zituen Widget bidezko funtzionamendua, makinaren ahalmen guztiak ahal bezain beste aprobetxatzeko ahalegina (ikusi besterik ez dago zer nolako grafikoak agertzen diren bideoan)…Apirila aldera proba publiko bat argitaratu zuten egileek, eta harez geroztik ez da haien berririk izan, hori ikusita, askok pentstu genuen proiektua bertan behera utzia zutela, bain, hara non, honako mezu hau aurkitu dut gaur nire sarrera ontzian:

Saguaro 2 Days

Alegia: bi egun falta direla (zirela) Saguaroren behin betiko bertsioa argitaratzeko, eta bihar, azaroaren 30ean, egiteko bisitatxoa euren webgunetik gehiago jakiteko. Applek Leopardekin dioen moduan, izango al da hau Palm zaharren barruan Palm berria sartzeko aukera?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.