KomunikazioaTrepetak

Gatxetokorrespontsalak

Gatxetokorrespontsalak 7 - teknopata.eus

Kazetaritzaren alorreko multinazionalak konturatzen hasiak dira, nonbait, web 2.0 delakoak ekar ditzakeeen abantailekin eta, noski, batzuk behintzat mugitzen hasi dira, sare sozialek eta albisteak edonondik eta noiznahi bidaltzea ahalbidetzen duten teknologiek ireki ditzaketen bide berriak arakatzeko.

nokia-n95_reuters
Nokia N95 eta teklatua, gatxetoerreportarien arma berriak

Hala, aste honetan bertan irakurri dut The Guardian egunkariaren blog komunitatean Reuters agentzia hasi berria dela gama altuko telefonoak eta haietan eroso idazteko teklatuak banatzen bere kazetarien artean, albisteak edozein formatutan, edozein lekutatik eta edonoiz bidaltzeko aukera izan dezaten.

Ulertu ahal izan dudanagatik, aldeko eta kontrako aldeak ikusi dizkiote esperimentuari. Oso positibotzat jo dute, jakina, albisteak (dela testua, argazkia, audioa zein bideoa) internet bidez bidali ahal izateko beharrezko ekipamendu guztia poltsiko (handi) batean eramateko aukera, eta horrek albisteen jarraipena egiteko unean ematen duen askatasuna eta arintasuna. Elkarrizketak egiteko orduan, gainera, badirudi elkarrizketatuak gutxiago kokiltzen direla smartphone baten aurrean ohiko bideokamera edo grabagailu baten aurrean baino. Telefonoaren erabilera ‘berri’ horrek jakinmina eta nolabaiteko sinpatia sortzen omen du elkarrizketatuen artean, eta errazago erantzuten diete galderei kazetariak ohiko tresnak eskuan hartuta hurbiltzen zaizkienean baino.

Kontrako faktore nagusienak, berriz, teknologiaren mugarekin lotutakoak dira: halako gailuekin egidako argazki eta bideoak ez dira kalitate onekoak oraindik, eta trebezia handia behar da horiek maneiatzeko orduan halamoduzko irudiak lortu ahal izateko. Dena den, informazioaren berehalakotasuna garrantzitsua den kasuetan, kalitate hori bigarren mailan geratzen da, eta albistea gertatu den unean bertan jaso izanak balio erantsi handia ematen dio.

Esperimentu interesgarria da, zalantzarik gabe, herri-kazetaritzaren tresnak profesionalen eskura jartzeko saiakera hau. Emaitzak jarraitu beharko, ea intereseko zerbait ateratzen den.

  • […] Duela 8 urte, segapotoak espabilatzen hasi zirenean, kazetaritzaren mundutik esperantza handiak ireki ziren telefono adimentsu berriekiko, ordenagailu oso bat poltsikoan eraman ahal izatea sekulako aukera izango zelakoan albisteak eta best…. […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.