Teknopataren ajeak

Urteurreneko zozketan parte hartu nahi?

Blogaren urteurrena ospatzeko zozketa pendiente genuen, eta hure egiteko garaia iritsi da. Parte hartu nahi? Hemen azaldu dizuet nola.
NotPadak, webgune hau bera erakusten

Abuztu hasieran esan nizuen bezala, zuekin ospatu nahi dut blogaren laugarren urteurrena, eta horretarako joko txiki bat asmatu dut. opor-osteko sindromea apur bat gozatzeko asmoz. Galdera-katea deitu diot, eta datorren astean zehar egongo da martxan. Jolasa bukatzen duzuenon artean, oporren hasieran erakutsi nizkizuen bi tabletak zozketatuko ditut.

Urteurreneko zozketan parte hartu nahi? 6 - teknopata.eus
Tableta hauek eskuratzeko lan apur bat egon beharko duzue ba ;)

Hauexek dira jolasaren nondik norakoak:

  • Datorren astean, irailaren 5etik 9ra, egunero galdera bat jarriko dut blogean.
  • Galderek teknologiarekin zerikusia izango dute, eta erraz erantzun daitezke Wikipedia edo/eta Google erabiliz. Bakoitzari erantzun ahal izateko, aurrekoaren erantzuna izango da oinarria.
  • Zozketan parte hartzeko, bost galderen erantzunak bidali behar dituzue e-mailez, lehen galderarekin batera asmatu behar duzuen gmail helbide batera. Parte hartzaile bakoitzak e-mail helbide beretik bidali behar ditu erantzun guztiak.
  • Galdera bakoitzaren erantzuna dagokion egunean bertan bidali beharko da balekoa izateko. Helbide batetik eta dagokion epean erantzun bat baino gehiago jasoz gero, azkena soilik hartuko da kontuan.
  • [BERRIA!!!] Hemen denok gara oso majoak eta oso solidarioak, baina EZ DU BALIO ERANTZUNAK PUBLIKOAN ZABALTZEA!!! Hori gertatuz gero, mihiluzea zozketatik kanpo geratuko da, eta jolas osoa ere bertan behera gelditu liteke.
  • Asteburuan, irailak 10-11, galdera guztien erantzunak eta parte hartzaileen zerrenda argitaratuko ditut. (Denbora badut, erantzun zuzen bakoitza hurrengo galderarekin batera argitaratuko dut, deskolgatuta geratzen direnak ere jarraitu ahal izateko).
  • Astelehenean, irailak 12,  erantzun guztiak ondo eman dituzuenon artean zozketa egin eta irabazleen izenak jakinaraziko ditut.

Argi dago? Animo ba, ea nork eramaten dituen bi katxarritoak!!!

8 iruzkin
  • Mikeldi
    Mikeldi
    2011(e)ko abuztuak 30 at 22:45

    Irrikitan gaude!

    Zorte on denori eta milla esker Joxe.

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko abuztuak 31 at 03:38

    Ez eman eskerrak oraindik, asko sufritu behar duzue eta! Juajajajajaja!!! >:)

    Reply
  • askatasunerantz
    2011(e)ko abuztuak 31 at 13:37

    Ea ondo ohartu naizen, lehen galderarekin batera zure e-posta helbidea asmatu behar dogu, eta 5 galderen erantzunak batera bidali, hau da, ez banan banan, baizik eta denak batera amaieran ezta?

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko abuztuak 31 at 14:06

    @askatasunerantz: bai eta ez. Lehen galderarekin batera e-posta helbide bat asmatu beharko duzue, bai; BAINA erantzun bakoitza dagokion egunean bidali behar da, hurrengo galdera argitaratu aurretik. Asteleheneko galderaren erantzuna astelehenean, asteartekoa asteartean… horrela ostiralera arte.

    Orain bai? ;)

    Reply
  • Mikeldi
    2011(e)ko abuztuak 31 at 14:08

    Jesus ene! E-posta helbide bat ere asmatu behar?
    Hau berria da, jejeje.

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko abuztuak 31 at 14:09

    Lasai, oso erraza da, benetan:)

    Reply
  • makilakixki
    2011(e)ko irailak 2 at 18:18

    Badakigu opariak sekulakoak direla, baina benetan beharrezkoa al zen gu guztiok aste oso batez torturatzea? :P

    Reply
    • joxe
      2011(e)ko irailak 2 at 19:11

      Lasai motel, aste honetako sufrimendua ez da ezer datorren astean pasatu behar duzuenaren aldean! Juajajajajaja!

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.