Gaur konpartitzea merezi duen errebelazio horietako bat izan dut. Uste dut oso ideia ona izan daitekeela, eta gainera ez dut uste martxan jartzea oso garestia denik… Adibide praktiko batekin azalduko dizuet:
Demagun online edizio txukuna duen paperezko argitalpen baten irakurlea naizela. Goienarena, esaterako. Aldizkaria etxean jaso dut, edo tabernan hartu dut gosaria hartzen dudan bitartean gainetik irakurtzeko. Eta halako batean, oso testu interesgarri batekin egin dut topo. Adibiderako, hauxe bera izan liteke:Ados. Orain, demagun edukia hain interesgarria iruditu zaidala non Twitter, Facebook, G+ edo beste sareren batean partekatzeko gogo eutsi ezina etorri zaidan. Zer egin dezaket?!?
- "Halako artikulua irakurri dut Goienan" edo antzeko zeozer tuiteatu. Oso-oso efizientea ez da, tuita irakurtzen duenak nekez izango baitu testu bera eskura.
- Ideia apuntatu, ordenagailu baten aurrean nagoenean Goienaren webgunera jo, edukia bilatzailean bilatu eta haren lotura partekatu. (Ordurako eduki hori partekatzea lehen bezain garrantzitsua, interesgarria edo lehentasunezkoa iruditzen jarraitzen bazait, noski).
- Hartu segapotoa, Google Goggles ireki, artikuluari argazkia egin eta OCR bidez partekatu. Aurrekoan horixe egin nuen DEIAko testutxo batekin, baina ez nago oso pozik emaitzarekin (teknikoki harrigarria bada ere).
Hiru formulok dezenteko lana eskatzen diote irakurleari, eta emaitza ‘zalantzazkoak’, baikor izanda. Eta uste dut laugarren modu bat egon daitekeela, editoreei lan apurtxo bat eman ahal diena, baina papereko edizioa, digitala eta sare sozialak elkarrekin lotzeko oso ondo etor daitekeena.
Kontua sinplea litzateke: papereko edizioan, artikuluaren amaieran edo traba asko egiten ez duen nonbait, QR kode bat txertatzea interneteko bertsioaren URLarekin. Hartara, edukia partekatu edo, besterik gabe, gogokoetan gorde nahi izanez gero, telefonoarekin argazkitxoa egin eta botoi bati ematea baino ez dago:
Ez nago guztiz seguru kontu horiek nola egiten diren, eta pentsatzen dut argitalpen bakoitza mundutxo bat izango dela, baina seguru nago papereko eta interneteko edukien arteko lotura nahiko automatizatuta dagoela leku gehienetan, eta beraz QR horiek sortzea ere nahiko erraza litzateke…
Enfin, horra burutazioa. Uztaila bukaera izateko ez dago txarto, ezta? ;)
OHARRA:
Josu Orbe lagunak primeran azaldu du bere blogean, -labur eta argi, behar den moduan!- QR kodeak zer diren eta nondik datozen.
[…] gure Teknopata partikularrari QR kodeei buruzko aplikazio praktiko bat irakurri diot eta horrek gogoratu dit aspaldi nuela gai […]
Eskerrik asko Joxe erreferentziagatik ;-)
Ez, ez dago txarto. Guk egiten dugu sailkatuekin-eta. Etxeren bat QR-a jarrita salgai izan dugu. Paperean sailkatuetako berbak kontatzen dira-eta… eta lotura bat emanda etxe guztia erakutsi zenezake argazkitan, bideoan…
Goiena Kluba-ak ere erabiltzen du QR hori informazio gehigarria emateko. QR-a ikusiko duzu GOIENA papereko txoko batzuetan.
Artikuluekin ez gara ausartu, baina ez da ideia txarra ez. Emango diogu buelta bat.
Eskerrik asko.
Iban
[…] izugarria iruditzen zait, lehenago ere horrelako zerbait egin zitekeela ‘sujeritu’ izan dut hemen bertan, baina ordurako lanean ari ziren jadanik ARGIAko lantaldekoak, eta esan behar dut kodeak […]
[…] izugarria iruditzen zait, lehenago ere horrelako zerbait egin zitekeela ‘sujeritu’ izan dut hemen bertan, baina ordurako lanean ari ziren jadanik ARGIAko lantaldekoak, eta esan behar dut kodeak […]