Prentsan irakurri dugunez, Jaurlaritzaren turismo arduradunek –oso modernoak eta bipuntuzeroak– ideia bat izan dute: blogariak eta sarean eragina duten pertsonak kontratatuko dituzte, helburu nagusi batekin: Euskadi Interneteko mapan jartzea. Hara, Lakuakoak geokokapen lanetan!
Euskadi interneteko mapan ez dakit jarri duen, baina argi dago albisteak internauton mapan jarri duela Jaurlaritza. Lotsagarria da ordaindutako idatzien inpartzialitate eta sinesgarritasun eza bezalako peiokeriak oraindik ere azaltzen ibili behar izatea, (Sergio Mongek edo Julen Iturbek egin duten bezala, esate baterako), eta oso argi uzten du noraino iristen den noraino ezagutzen duten benetan gure agintariek irudi argudio gisa hain gustura erabiltzen duten sarea. Baina gai hori beste askok aipatu dute, eta ez naiz horretan luzatuko.
Zeren benetan sutu nauena beste kontu bat izan baita, normalean politika kontuak ahalik eta urrunen uzten saiatzen naizen txoko honetan aipatzeko beharra sentitzeraino. Turismoko jaun-andre txit agurgarriek Euskadi Interneteko mapan jarri behar dela diote (bueno, egunkariaren erredakzio kontua izan liteke hori, baina bilaketa arin bat eginda, ematen du nahiko literala dela esaldia). Euskadi Interneteko mapan jarri… jakina, haiei bururatu arte sarean ez baita euskal zantzurik ere egon, ezta? Euskarazko Wikipediak ez gaitu mapan jartzen, Linux distribuzio osoak edo OpenOffice.org, Firefox eta Thunderbird bezalako aplikazioak eta haiei buruzko informazio osoa euskaraz egon dadin makina bat lagunek egindako ahaleginak ere ez gaitu mapan kokatzen. Hasieran Jaurlaritzak berak bultzatutako Windows sistema eragilearen euskarazko bertsioak ere ez gaitu ikusgarri egiten munduko internauten aurrean, ez eta FaceBookek, Tuentik edo Googlek berak erabiltzaileen laguntzaz egindako euskaraketek. Ez ez, horiek ez gaituzte mapan jarri, mapan jarriko gaituena ‘lauzpabost blogari edo interneten eragina duten laguni’ ordaintzea da. Teknopata gisa, bihotzez esan behar dut sekulako iraina iruditu zaidala esalditxoa. SE-KU-LA-KO-A.
Baina noski, ondo pentsatuta… horiek munduan jarri dutena euskara da, eta hori akaso ez da Euskadi –edo Euskadi osoaren– adierazgarria, ezta? Horiek denak euskaldunen kontuak baitira, ez Euskadirenak. Klaro, gu identaristok, beti matraka berdinarekin!
Enfin orain soldatapeko blogari horiek nortzuk diren jakitea falta da. Zeren, klaro, Euskadi mapan jartzeko, pentsatzen dut Euskaditik kanpoko blogariengan pentsatzen ari direla, ezta? Enrique Dans akaso? Bueno, edo beharbada ‘influyenteak’ izan daitezkeen Amaia Montero edo horrelakoren bat? Teddy Bautistak badu blogik? Eta oilasko errearen erregeak? Diario Vascok argitaratutakoaren arabera, badirudi aurreikuspenik ezkorrenak ere beteko direla.
Erabat ados zurekin. Guzti honek bi gauza uzten ditu agerian:
1) EAEko gorbernuak eta orohar politikariek interteni buruz duten iritzia eta nozioa: orain arteko komunikabideak bezalakoa da, diruaren truke errazki erosi eta manipulatu daitekeena.
2) Euskadi ez da berez esistitzen: Haiek gobernura iritsi zirenetik hasi da euskadi esistitzen. Orduan burutu zen trantsizioa, orduan hasi zen konbibentzia eta abar.
Eta biak bateginez: Internet eta Euskadi beraiek nahi dutena izango dira.
Eta onena, bietan oker dabiltzala.
Gora animoak. Gu bait gara Euskadi eta gu bait gara internet!
Zurekin ados. Lotsagarria da…
Joxe, zeuk jakingo duzu Beyonce blogari dabilen… kontratatu dezatela ;)
Eskerrak hiruroi. Zenbat eta buelta gehiago eman, orduan eta lotsagarriagoa iruditzen zait, edozein aldetik begiratuta ere. Ezjakintasunaren ostentazioa egitea da, ez besterik. Enfin, batzuek diotenez, merezi ditugun agintariak ei ditugu, ezta?
@rozio nik uste dut Beyoncek primeran jarriko gintuzkeela mapan. Aldakada pare bat, eta hale, dena bere lekuan!
Normaltasuna amigo… normaltasuna!
Internet + fucking politician = txatxiguai hipermodernoak gara.
Internet + euskaraz = yastánestosvascosdandolacaca.
Internet + baskoak gaztelaniaz = supercool (normality, modernity, transversality…)
Lotsagarria da egin nahi dutena, bai. Zurekin guztiz ados nago Joxe, orain arte Euskal Herria eta Euskaldunak (edo euren Euskadi delakoa) Interneten egongo ez balitz moduan jokatzen dabiltza (bestalde, betiko moduan).
Baina nire hausnarketa pertsonala zera da, ba ote dago Euskadi Interneten eurek margotu nahi duten moduan? Gaztelania (edo ingelesez, turismoa erakartzeko) eta era “neutro” (euren neutraltasunetik) idatzita?
Koska horretan dagoela uste dut.
Ondo segi lagun!
Eusko Jaurlaritza eta geokokapena…
Joxe Rojas teknopata, Eusko Jaurlaritzak "Euskadi mapan kokatzeko" kontratatuko dituen blogarien asuntuari buruz iritzia ematen. Bere hitzetan, "Euskadi interneteko mapan ez dakit jarri duen, baina argi dago albisteak internauton mapan j…
Erre bai egiten gaituela (neuri behintzat) baina zeozerren errege izatekotan, oilasko frijituaren erregea litzateke balizko blogari hori ;)
[…] @joxe zas en toda la boca http://www.teknopata.net/?p=2299 oso hausnarketa ona, ados nago… […]