Konturatu orduko, hemen dugu uda. Eta harekin batera oporrak. Eguzkia. Beroa. Eta gauean lo egiten uzten ez diguten eltxo madarikatuak ere bai.
http://www.youtube.com/watch?v=ICXmN3wB4Uo
Baina teknologiak gure gaitz guztietatik libratu ahal gaitu. Eltxoetatik ere bai! Gaurko oporgailuak InaTrap du izena, eta puntako teknologia eta diseinua erabiltzen ditu eltxoak erakarri eta akabatzeko.
InaTrap honen funtzionamendua erraza da: batetik, LED argi leuna erabiltzen du eltxoak erakartzeko eta, harekin batera, CO2 kopuru txikia sortzen duen zirkuitu katalitikoa. Eltxoak gizaki baten arnasarekin nahasten omen du CO2 isuria (makinatxoak gizakion arnasaren gas kopurua eta erritmoa ere imitatzen baitu) eta, intsektu gaixoa hurbiltzen denean, diseinuko perretxikoak haizagailu txiki eta isil bat erabiltzen du eltxoa xurgatu eta barruan duen edukiontzi batean atxikitzeko. Biharamunean, edukiontzia atera eta hortxe izango dugu gure altxorra. Mwahahahahahahaha!!!
Trastea Taiwaneko Inadays enpresaren asmakizuna da. Estatu Batuetako Amazonek 85 dolarretan saltzen du, baina ez du Euskal Herrira bidaltzen :( Lastima!
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Konturatu orduko, hemen dugu uda. Eta harekin batera oporrak. Eguzkia. Beroa. Eta gauean lo egiten uzten ez diguten eltxo madarikatuak ere bai. Baina teknologiak gure gaitz guztietatik libratu ahal gaitu. Eltxoetatik ere bai!…..
[…] gutxi ekarri nizuen eltxoak hiltzeko perretxiko elektronikoen berri eta, harekin nahiko izango ez zenutelakoan, etxeko banpiro txikiak akabatzeko beste bi tresna […]