Zer da sarearen neutraltasuna? Asko hitz egiten ari da egunotan hari buruz, eta pentsatu dut beharbada batzuek eskertuko duzuela argitzeko ahalegintxo bat.
Estatu Batuetako FCC agentziak interneteko araudi berria onartu du. Sarearen 'irekitasuna' defendatzearen aitzakian, bide ematen die zerbitzu hornitzaileei bi abiadurako sarea sortzeko, eta erabiltzaileoi erabili nahi ditugun zerbitzuen arabera kobratzeko.