Berriz ere alde egiteko gogoa. Berriz ere adierazpenak, kontra-adierazpenak, gaitzespenak eta gaitzespen ezak dantzan. Eta beste espaloi bat odolez bustita. Beste koitadu bat —71 urteko aitona bat, esango didazue!— zerraldo.
"Me voy a Cuenca" esaten zuen Coque Mallak 1994ko Todo es mentira pelikulan, inguruarekin nazkatuta zegoela eta ihes egiteko gogoa ematen ziola adierazteko. Azken asteotan, behin baino gehiagotan akordatu naiz