Blogaren marka eta itxura apur bat egokitzen ari naiz egunotan.
bloga
Uztailean 15 urte egin zituen blog honek, eta nostalgia atake bat izan dut!
Urtebetetzea ospatzeko, blogaren itxura aldatzea erabaki dut. Asteak eman ditut itxura egoki baten bila, eta azkenean BlogOhBlogeko lagunek sortutako Statement izenekoarekin geratu naiz. Txuloa da, nahiko garbia eta irakurtzen erraza.
Joe, gezurra dirudi, baina gaur bertan urtebete pasa da traste gutziak hartu eta garai bateko hamaika.tk atzean utzi eta teknopata.net estreinatu nuenetik. 365 egun, eta 130 sarrera, ia hiru egunetik