Orain inoiz baino errazago duzu euskal literatura post-modernoan zalantzarik gabe mugarria ezarriko duen lana eskuratzea!
Berbaro Elkartearen #365ipuin mikroliteratura saria irabazi duen Esne mamitan honetan, idazleak paregabeko bikaintasunez uztartzen ditu euskal tradizioa eta XXI. mendeko euskal kultura, komedia eta tragedia, bizipoza eta etsipena, hasieratik bukaerara hunkituko zaituen errelato paregabe eta, Ana Malagonek hitzaurrean dioen moduan, batere azukrerik edo gozagarririk gabean. Ipuin laburretan aditu-aditua da Ana, eta hitzaurre ederra idatzi du libururako.
Eñaut Aiartzaguena @irribarrez lagunak ere irudia jarri dio mikroipuinari, eta irudi hori ere aurkituko du irakurleak liburuan. Horrela, liburu hau euskal post-literatura ilustratuaren lehen ale gisa pasatuko da historiara. Ez begiratu horrela. Egia da! Ikusiko duzue!
Oraintxe bukatu dut @joxe -ren #EsneMamitan eta, badakit askok #gainbaloratuta dagoela esango dutela baina, niretzat, urteko liburuetako bat
— Gorka Bereziartua (@boligorria) December 20, 2014
Ez galdu aukera literaturaren garai berri baten hasiera markatuko duen liburu hau eskuratzeko, dohainik gainera! Bi bertsio dituzu aukeran:
- PDF.- Lan honen edertasun bisualaren esperientzia osoa bizi ahal izateko.
- ePub.- Kontakizunaren sakontasunaz gozatu ahal izateko, edergarri bisualek eragin ditzaketen distrakzioen beldurrik gabe.
Euskal post-literaturaren mugarri historikoa, PDF formatuan, alde estetikoaz ere erosotasunez gozatzeko.
Euskal post-literaturaren harribitxi hau EPUB formatu arinean, zure liburu elektronikoan noranahi eramateko.
Gaztelerazko itzulpena, PDF formatuan, zure lagun erdaldunak ere alde estetikoa osotasunean gozatzeko.
Gaztelerazko itzulpena EPUB formatu arinean, zure liburu elektronikoan noranahi eramateko.