NabarmenakTrepetak

Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin

Asmakizun bitxia ikus daiteke Indiegogo crowdfunding plataforman: The Pilot, aldi bereko itzulpen autimatikoak egiteko sistema bat.
Aldi bereko itzulpen automatikoa, The Pilot aurikularrekin 7 - teknopata.eus

Ikusteko dago nola funtzionatuko duten benetan, baina lehen begiratuan, harrigarria da “The Pilot” sistemaren egileek dakarten promesa: sistema sinple eta merkea -dena erlatiboa da, noski- elkarren hizkuntza ezagutzen ez dutenen arteko itzulpenak automatikoki egiteko.

thepilotSistemak hiru osagai dauka: bi aurikular, haririk gabekoak, eta sakelako aplikazio bat. Hitz egin nahi duten lagunetako bakoitzak aurikularretako bat hartu, belarrian sartu eta hitz egitea besterik ez du. Aurikularreko mikrofonoak aplikaziora bidaliko du, honek itzulpena egin, eta itzulitako testua solaskidearen aurikularrera bidali, bere hizkuntzan. Dena segundu pare bat baino gutxiagoko atzerapenarekin.

Istorio ofizialaren arabera, proiektuaren sortzaileak, Andrew Ochoa estatuabatuarrak, ingelesez ez zekien neska frantses bat ezagutu zuen… eta harekin komunikatzeko beharretik atera omen zen ideia:

Bai, niri ere politegia iruditzen istorioa. Baina tira, oso ondo doakio inbentoari, ezta?

The Pilot ez duzu oraindik dendatan aurkituko, Indiegogo crowdfunding plataformako proiektu bat da. 75.000 dolar biltzeko helburua zuten kanpainarekin, eta dagoeneko 1.700.000tik gora. Aurikular parea + aplikazioaren prezioa 199 dolarrekoa da oraingoz, eta merkaturatzen dutenean, 2017k maiatzean, 230 dolar ingurukoa izango da. Une horretan, sistemak ingelesa, gaztelera, frantsesa, portugesa eta italiera ulertu eta haien arteko itzulpenak egiteko kapaza izango da. Zer iruditzen? :-)

 

Iruzkin 1
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.