Hona crowdzozketako erantzun zuzenak, eta parte hartzaile bakoitzaren zenbaki kopurua! :)
Tira, bada garaia crowdzozketaren kontu honi amaiera jartzeko, ezta? Bada, goazen atalez atal:
Erantzun zuzenak
Lehenengo eta behin, ikus dezagun zeintzuk ziren galderen erantzun zuzenak, banan banan (Erantzun zuzenak berdez aurkituko dituzue, galderetan txertatuta).
Lehen galdera:
Zozketaren saria Xiaomi Yi kirol kamera da. Kamera horren jatorrizko herrialdeko [Txina] gaur egungo presidentea [Xi Jinping] izendatu zuten egun berean [2013/03/14], ekitaldi handi eta jendetsu bat izan zen Andoainen [Korrika 18ren hasiera]. Bada, datozen egunotako erantzunak bidaltzeko helbidea erraza da: ekitaldi horretako lelo nagusia [Eman euskara elkarri], espaziorik gabe, eta gero “@teknopata.eus”. ERANTZUN ZUZENA: emaneuskaraelkarri@teknopata.eus
Bigarren galdera:
Atzo aipatzen genuen ekitaldia antolatzen duen erakundeak [AEK], hileroko aldizkari bat ere kaleratzen du. [AIZU!] Garai batean, animalitxo bat izan zen aldizkariaren maskota [Tukana]. Zein gorputz atal zeraman maskota hark kordel batez lotuta? ERANTZUN ZUZENA: mokoa, irudian ikusten den bezalaxe :)
Hirugarren galdera:
Utz dezagun euskalgintza alde batera une batez: gaur bertan, Applek iPhone berria aurkeztu du. Appleren telefonoaren lehen bertsioa aurkeztu zen egunean [2007/01/09], giza eskubideen aldeko defentsan nazioartean sona handia lortu zuen emakume batek 48 urte bete zituen. [Rigoberta Menchú]
Bera jaiotako eskualdean, [Quiché, Guatemala] bada hiri bat, oso ezaguna dena bertan egiten den azoka dela eta.[Chichicastenango]
Zer esan nahi du euskaraz hiri horrek gaur egun duen izenak? [Asunen esparrua, asunen hiria edo, baten batek oooso zorrotz proposatu duen moduan, Osinaga XD]
Laugarren galdera:
Txistea egiteko, erdaldunek sarritan konparatzen dute euskara AEBetako zientzia-fikziozko telesail klasiko baten estralurtar gaiztoen hizkuntzarekin. [Star Trek-eko Klingon hizkuntza]
Gaur egungo sitcom edo umorezko beste telesail mitiko batean [Big Bang Theory], aipatutako zientzia-fikziozko telesaileko aktoreetako bat agertzen da hainbatetan, bere burua interpretatzen. [Will Wheaton, Star Trek: The Next Generation-eko Wesley Crusher pertsonaia antzezten zuena]
Ataletako batean, sitcomeko protagonistetako batek [Sheldon Cooper] mehatxu moduko bat egiten dio aktoreari, harekin guztiz nazkatuta dagoelako, hasieran aipatutako hizkuntza horretan.
Zer esaten dio zehazki, eta zer esan nahi du euskaraz?
[ bortaS bIr jablu’DI’ reH QaQqu’ nay’, hots: “Mendekua hotz zerbitzatu behar den platera da”]
Bosgarren galdera:
‘Agur jaunak’ kantak eta haren jatorriak hizpidea eman dute gaurkoan. Errenterian jaso omen zen kantaren lehen testigantza. Urte berean [1892], idazle ezagun bat jaio zen Hegoafrikan. [J.R.R. Tolkien]
Bere lan ezaguneneko [Eraztunen Jauna] protagonistaren [Frodo Zorrozabal] aitaordeak Euskal Herriko udalerri baten izena darama [Bilbo Zorrozabal]. Ingelesez, zein armak darama izen berbera? [Ezpata labur mota bat da bilbo delakoa]
Zozketarako zenbakiak
Horiek ziren, bada, erantzun zuzenak. Hori jakinda, zozketan nortzuek hartuko duzuen parte, eta bakoitzari zein zenbaki egokitu zaion jakitea baino ez zaigu falta. Hona nola egin dudan zenbaki partiketa:
Diru ekarpena egin zutenek, zenbaki bat dute 25 zentimo bakoitzeko. Gainera, zuzen erantzundako galdera bakoitzeko ere, beste zenbaki bat.
Diru ekarpenik egin ez dutenek, zenbaki bat dute baldin eta erantzun guztiei zuzen erantzunez gero. (Kasu bakarra dago egoera horretan: @xabirequejo).
Zenbakiak horrela banatuta, guztira 408 zenbaki sartuko lirateke zozketan. BAINA, saria ONCEren eguneroko kupoiko zenbakiaren arabera egin nahi dudanez, komeni da zerotik 999ra bitarteko guztiak banatzea. Beraz, gauza bat egin dut: guztioi bikoiztu egin dizuet zenbaki kopurua, eta kopuru horri beste 6 zenbaki gehitu. Horrela, guztira 976 zenbaki sartuko dira zozketan, 000tik 975ra. Hemen duzue bakoitzari dagozkion zenbakien taula.
Beraz, kontsultatu dagokizun zenbakien zerrenda (zozketarako zenbakiak URDINAK dira) eta adi egon. ONCEren irailaren 16ko zozketa izango da gure erreferentzia: saritutako zenbakiaren azken hiru digituekin bat datorren zenbakiaren jabea izango da Xiaomi Yi kamera eramango duena. (Zorte txarra litzateke, baina justu esleitu gabeko zenbaki bat ateraz gero, ostegunean errepikatuko dugu eragiketa!)
RT @joxe: Crowdzozketa: irabazlea, asteazkenean http://t.co/c8t6ZCyPDP
@joxe ONCEko zenbakiatekin??? Ez duzu zozketa egingo??? Buuuuuuuuuu!!!!
Alea jacta est!! #crowdzozketa
Tongo tongo tongo! A kontxos… Oraindik ez Jijiii..
HAISUEK!!! Bihar jakingo dugu #crowdzozketa ko saria norentzat den :) http://t.co/g4IMY3VE34
RT @joxe: HAISUEK!!! Bihar jakingo dugu #crowdzozketa ko saria norentzat den :) http://t.co/g4IMY3VE34
Badakizue zeintzuk diren #crowdzozketa rako dituzuen zenbakiak? :-) http://t.co/g4IMY3VE34
@joxe ez zait taularako esteka zabaltzen. Ni naiz edo orokorra da?
Kontxo, ahaztua neukan. Zelango zirrara! “@joxe: Badakizue zeintzuk diren #crowdzozketa rako dituzuen zenbakiak? :-) http://t.co/bmMyGxrtMm”
@joxe txalo txalo!! Nola irakurri behar da taula? Ez dut ulertu… (Batxilergoan “letras puras” aukeratu nuen…;-) )
Gerotxuago jakingo dugu norentzat den #crowdzozketa ko saria. Iuju! http://t.co/g4IMY3VE34
RT @joxe: Gerotxuago jakingo dugu norentzat den #crowdzozketa ko saria. Iuju! http://t.co/g4IMY3VE34