Goienkariaren azken orrian ikusi dut gaurkoan eta ezin googleatzeko tentazioari eutsi. Enrico Berruti asmatzaile italiarrak gailu ezin erabilgarriagoa aurkeztu du: bertan lo egin ostean, botoi bati sakatuta berez egiten den ohea. Asmatzaileak esan duenez, “ezintasunak dituztenengan pentsatuz asmatu dut ohea, baina ni neu ere alfer-alferra naiz”.
Ez, ez dakigu noiz/non jarriko den salgai, ezta zer preziotan ere. Baina jarraituko dugu informatzen!
Oso praktikoa asmakizuna!