sei@2012

Banatu ditugu sariak! ;-)

EKitaldi xume baina dibertigarria egin genuen Durangoko Azokan, interneteko 2012ko euskal ekarpenik onenak zeintzuk izan diren jakinarazteko… emaitzen berri hemen topatuko duzue. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

 

sei@2012 1 - teknopata.eus

sei@2012: hautagaiak

[roboshot url=”http://www.dantzan.com” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

dantzan.com-en berpiztea

Dantzari buruz, euskal dantzari buruz, dagoen gunerik onena, osatuena, eguneratuena eta biziena dela. Ez dago beste ezein hizkuntzatan dantza estilo guztiak hain zorrotz eta zabal lantzen dituenik. 1600 lagunek sinatu zuten bere itzuleraren alde eta 2012ko urrian itzuli da.

[roboshot url=”http://act.ly/35s” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Twitter Euskaraz

Kanpaina 2011n hasi bazen ere, 2012an hartu zuen abiada, bai eta bere helburua lortu ere. Kritikak eta zalantzak zalantza, emaitza ederra da, eta sarelari euskaldunon elkarlanaren fruitu ezin hobea. Jarraitu beharrreko bidea zalantzarik gabe.

[roboshot url=”http://sustatu.com/euskaljakintza/1344882156″ width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Apalabrados euskaratzea

On-line jokatzeko aukera, ezagun zein ezezagunekin.

[roboshot url=”http://sustatu.com/auto” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Sustatuko pilotu automatikoa.

Sustatu.com albistegian, berrikuntza abuztutik, albistegi automatizatu bat. Sarean euskaldunek gehien tuiteatzen duena automatikoki deskubritu, laburpena atera, eta Sustatura ekartzen du sistemak (batzuetan edizio lan humanoa ere egoten da).

[roboshot url=”http://www.hirinet.net” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Hirinet

Gasteizen azken aldian sortu den beste euskal elkargune bat, GEU elkartearen eskutik eta Gasteiz osoan euskaraz aritzen den jendearen eskutik.

[roboshot url=”https://itunes.apple.com/es/app/bertsoapp/id520116115?mt=8″ width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Bertsoapp

iOS gailuetarako (iPhone, iPad,…) bertso aplikazio jolasa. Errimarik gabeko bertsoak osatzean datza jolasa.

[roboshot url=”http://www.telptailerrak.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

http://www.telptailerrak.com

Euskaldunok euskaraz nonahi eta noiznahi egin ahal izateko hizkuntza asertibitatea praktikan jartzeko laguntza eskaintzen duen bloga. Izaera parte hartzailea du eta egoera zailei aurre egiteko denon arteko esperientzia eta ideia trukea bultzatzen duena.

[roboshot url=”http://www.enpresarean.org/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Enpresarean

Enpresa sarea, euskaraz. Helburuak: euskaraz lan egin nahi duten enpresei erraztasunak ematea, euskaraz dauden produktu eta zerbitzuen berri zabaltzea, elkarlana, esperientziak eta jakintzak trukatzea, negozio-aukerak handitzea, alor sozioekonomikoan eragitea.

[roboshot url=”http://historiasarean.blogspot.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Historia Sarean

Historia eta Artea ikas eta irakasteko baliabideak.

[roboshot url=”http://dbhgeografia.blogspot.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

DBH Geografia

Geografia ikas eta irakasteko baliabide didaktikoak.

[roboshot url=”http://gozatu.wordpress.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Gozatu

Euskara ikasle eta irakasleentzako eskolan zein eskolaz kanpo euskara(z) gozatzeko baliabideak.

[roboshot url=”http://www.sinestesia11.tumblr.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Sinetsi

SINESTESIA duen neska honek “ikusten” dituen hitzak eta abestiak marrazten ditu sormen-blog honetan.

[roboshot url=”http://ekarriak.armiarma.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Euskarara ekarriak

Armiarma sarearen azken ekarpena: euskarara itzulitako liburuen gaineko webgunea. Hainbat liburu osorik daude ikusgai eta deskargatzeko moduan. Horrez gain, bestelako informazio asko ere batzen du webguneak.

[roboshot url=”http://www.barretartia.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Barretartia

Euskaraz egiten/sortzen diren umorezko proiektuak eta pertsonak biltzen dituen gunea. UmoreaRI buruzko toki bat.

[roboshot url=”http://alteretaego.wordpress.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Alter eta Ego

2012ko irailean sortutako asteroko sorkuntza bloga, argazki eta testo orijinalen bidez, gai desberdinen inguruko errealitate paraleloak plazaratzen dituena, irudiak eta hitzak uztartuz.

[roboshot url=”http://www.hizkimizki.com” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Hizkimizki

Euskaraz garatutako proiektu honek munduko hainbat hizkuntza txiki zein handiren arteko hiztegiak sortzeko aukera eskaintzen du, klik pare bat eginez. Mundu osoari euskaratik egindako ekarpen ederra.

[roboshot url=”http://www.ihesi.com” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Ihesi.com

Euskal Herria (euskaraz) hobeto ezagutzeko auzolaneko gida turistikoa. Etxetik gertu ere badugu zer deskubritu!

[roboshot url=”http://mintzatu.com” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Mintzatu

Sare sozial berri hau Xare azokan aurkeztuko da. Mintzatu euskaraz hitz egin daitekeen kokalekuak sustatzea du helburu. Non egiten duzu zuk euskaraz? Zein lekutan dira gai zerbitzua euskaraz emateko? Arlo guztietako euskal guneak identifikatu daitezke: dendak, kultur aretoak, tabernak, kiroldegiak, enpresak, anbulategiak,…Bai webgunearen bidez eta bai sakelako telefonoen bidez euskaraz mintzatzen diren leku berriak sartu daitezke, edo jada izendatuta daudenetan gaudela esan, check-in eginez. Baina beste gauza asko ere: leku sekretuak aurkitu, lagunak egin eta leku euskaldun berriak proposatu,… Non eta euskaraz, mintzatu.com -en zabaldu!

[roboshot url=”http://www.euskaltweetron.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Euskaltweetron

Euskaltweetrona euskarazko txioak krispetetan bihurtzen dituen munduko makina bakarra da. 2012ko Euskal Encounterrean estreinatu eta erabiltzeko aukera izan genuen euskaldunok eta seguru besteren batean ere martxan jartzeko aukera izango dugula. Twitter euskaraz zabaldu eta sustatzeko ekimen berritzailea eta atsegina, parte hartzea sustatzen zuena eta euskara komunikabideetan ere agertzea ahalbidetu zuena.

[roboshot url=”http://www.questionline.es/?hizk=eu” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Questi-online

Questi-online ariketa elkarreragileak eta ariketa-sekuentziak sortzeko webgune bat da. Ariketa-mota desberdinak sortu ditzakezu (testa, egia/gezurra, hutsuneak bete, loturak egin, elementuak sailkatu, ordenatu eta esaldiak berridatzi)eta formatu estandar desberdinetan gorde ditzakezu (SCORM, Moodle XML eta GIFT). Interesgarria eskola, institutu, euskaltegi eta abarretan erabiltzeko.

 

[roboshot url=”http://www.tutoreus.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Tutoreus

Hainbat aplikazioren tutorialak euskaraz

[roboshot url=”http://www.bildu.net/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Bildu.net berritua

Laster-markak euskaraz gorde eta elkarbanatzeko aukera ematen duen zerbitzua, biziberriturik.

[roboshot url=”http://www.euskarabildua.com/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Euskarabildua jardunaldiak

Sareen aukera (eta arrisku) berriez hausnartzeko aukera polita.

[roboshot url=”http://www.xare.eu/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Xare azoka

Euskara eta IKTen azoka, Durangoko Azokaren formatua digitalera ekarrita

[roboshot url=”http://exelearning.net/?lang=eu” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]
Exelearning euskaraz

Unitate didaktikoak egiteko programa bat, aspaldi utzia eta orain berritua. Euskaraz, besteak beste.

[roboshot url=”http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/jokoa/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]
Gaurko hitza plataforma

Hurrengo astean egongo da indarrean. Estekan azaltzen diren jokoen antzekoak sortzeko aukera emango duen plataforma. Ikasle eta irakasleei begira sortutako tresna, bakoitzak bere jokoak sor ditzan. Emaitzak Tuenti, Twitter, Facebook…bidez partekatu ahal izango dira eta baita edozein gunetan enbotatu ere.

[roboshot url=”https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.kaixomaitia” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

Kaixomaitia aplikazioa

Euskaldunok telefonoz ligatzeko aplikazioa

[roboshot url=”http://androideuskaraz.akting.eu/blog/” width=”250″ newpage=”TRUE” link=”TRUE” refresh=”TRUE”]

AndroidEuskaraz/EuskalKanpainak

TwitterEuskaraz lortu zala ikusita, eta euskara interneten sustatu egin behar dala, mugikorrak, batez ere Android baina baita iPhone, euskaratzea lortu nahi dugu

5 iruzkin
  • Urtzi Odriozola
    2012(e)ko azaroak 26 at 10:25

    Tutoreus.com-en sortzailea naiz baina, gaizki dago zure buruari bozkatzea :D. Bestalde, Android euskaraz ere abian da baina ez da bukatu eta oraindik berde xamar dago… Zaila dago aukeraketa baina nik Twitter euskaraz ekimerari emango diot nire bozka.

    • joxe
      2012(e)ko azaroak 26 at 11:38

      Txarto dagoela? Hori zeuk esan duzu e? :P Bozkatu kontzientziak esaten dizuna. Zorte on! :)

  • Urtzi Odriozola
    2012(e)ko azaroak 26 at 14:17

    Beno ba, kasu horretan tutoreus nola ez!! jajaja :D

  • Jakes Larre
    2012(e)ko azaroak 30 at 08:42

    Pena da ikustea Iparraldeko egitasmo bakar bat ere ez dela agertzen zerrenda honetan, baina nonbait gure falta da, aski genituen proposamenak egitea!!! Uste dut eke.org adibidez kokatzen ahalko zela multzoan 2012an berritu baitugu osoki.
    Hasteko hor dauden proiektu batzu biziki interesgarriak dira.

  • joxe
    2012(e)ko azaroak 30 at 10:59

    Hori da Jakes, hurrengorako azkarrago ibili beharko ;-) . Animo!!!

Iruzkinak itxiak daude