Teknopataren ajeak

Galdera-katea. Irailak 5: Steve Jobs

Aste honetan, galdera-katea egingo dugu bi NotPad tableten zozketan parte hartzeko. Mezuhonetan aurkituko dituzu jolasean parte hartzeko jarraibideak... eta erantun beharreko lehen galdera ere!
Galdera-katea. Irailak 5: Steve Jobs 7 - teknopata.eus

NotPadak

Tira ba! Batzuen ustez jarraitzaile maiteok gehiegi sufritzen ere eduki ostean, iritsi da astelehena, eta harekin batera datorren astean zozketatuko ditudan bi tabletako bat etxera eramateko  sufrikarioa!

Gogoratu kontua nola doan, gero ez baitu balio damutzeak, ez?

Hauexek dituzue galdera-katean jolasteko kontuan hartu beharrekoak:

  • Irailaren 5etik 9ra, egunero galdera bat jarriko dut blogean.
  • Galderek teknologiarekin zerikusia izango dute, eta erraz erantzun daitezke Wikipedia edo/eta Google erabiliz. Bakoitzari erantzun ahal izateko, aurrekoaren erantzuna izango da oinarria.
  • Zozketan parte hartzeko, bost galderen erantzunak bidali behar dituzue e-mailez, lehen galderarekin batera asmatu behar duzuen gmail helbide batera. Parte hartzaile bakoitzak e-mail helbide beretik bidali behar ditu erantzun guztiak.
  • Galdera bakoitzaren erantzuna dagokion egunean bertan bidali beharko da balekoa izateko,hau da: argitaratzen den momentutik hurrengo gauerdira bitartean. Helbide batetik eta dagokion epean erantzun bat baino gehiago jasoz gero, azkena soilik hartuko da kontuan.
  • EZ DU BALIO ERANTZUNAK PUBLIKOAN ZABALTZEA!!! Hori gertatuz gero, mihiluzea zozketatik kanpo geratuko da, eta jolas osoa ere bertan behera gelditu liteke.
  • Asteburuan, irailak 10-11, galdera guztien erantzunak eta parte hartzaileen zerrenda argitaratuko ditut. (Denbora badut, erantzun zuzen bakoitza hurrengo galderarekin batera argitaratuko dut, deskolgatuta geratzen direnak ere jarraitu ahal izateko).
  • Astelehenean, irailak 12,  erantzun guztiak ondo eman dituzuenon artean zozketa egin eta irabazleen izenak jakinaraziko ditut.
Galdera-katea. Irailak 5: Steve Jobs 12 - teknopata.eus
Steve Jobsen irudia aski ezaguna denez, hona Gil Amelio, postua hari utzi ziona

Bueno, baina nahikoa luzatu gara jadanik, ezta? Goazen harira!!! Oso astelehen astelehena dela kontuan hartuta, hasierako galdera erraz-erraza da, beroketa ariketa baten modukoa. Ondo irakurri dena, e? :)

Denok dakizuenez, Steve Jobsek abuztuaren 24an utzi dio Appleren CEO postuari, zeresan asko eta asko emanez.

Baina, zer urtetan izendatu zuen Applek era ofizialean behin-behineko CEO Steve Jobs, aste batzuk lehenago Gil Amelio postu beretik kendu ostean?

Erraz-erraza, ezta? Baduzu erantzuna?

Ba zozketan parte hartzeko, erantzun guztiak, (gaurkoa barne) gmail helbide batera bidali biharko dituzu. Helbide hori teknopata hitzari gaurko erantzunaren azken bi digitoak erantsita lortuko duzu.

Adibidez, erantzuna 1946 balitz, helbidea honako hau litzateke: teknopata46@gmail.com.

Hale ba, astelehen gauerdira arte daukazu erantzun zuzena aurkitu eta bidaltzeko. Ezin esan zaila denik, e???

Animo!!! ;)

2 iruzkin
  • Dabid Martinez
    2011(e)ko irailak 5 at 00:22

    Erantzun automatikoa Jose? Badakizu hori oso itsusia dela (24 orduz egon beharko zinateke emailak erantzuten)… baina beno, behintzat ondo erantzun dudala ematen du :P

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko irailak 5 at 00:27

    Jejeje, badakit itsusia dela bai, bina badakizu, milioika e-mail jaso ditut jadanik eta ezin guztiei banan-banan erantzun!!! :P

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.