Trikimailuak

Boligrafoz tuiteatzen duen amona

Boligrafoz tuiteatzen duen amona 1 - teknopata.eus
Ordiziako Jakintza Ikastolak gabonak ospatzen, 1969an (guregipuzkoa.net)

Egun seinalatu hauetan, seguru nago komunikazio arazo larri bat baino gehiago egongo dela oraindik postalak bidali nahi dituzten belaunaldien eta eguna Tuentin / FaceBooken / Twitterren emateaz gain, posta zigilu bat zer den ere nekez dakiten haien oinordekoen artean.

Zorionez, mundu honetan deeeena dago asmatuta, eta bestela ikusi beheko bideo hori: amonatxo horrek —Margaret deituko diogu, zeozer esatearren— mezu laburrak idatzi eta Twitter bidez bidaltzen ditu… horraino dena normal, baina adi moduari!

Margaret ez ei da oso trebea teklatuan, eta beraz, modu sinpleagoa aurkitu du sare sozialetan murgiltzeko: bere mezuak paper batean idazten ditu boligrafo batez (!!!) eta —heldu mahaiari aulkitik erori nahi ez baduzue— FAX BIDEZ (aitaren eta semaren!!!) bidaltzen ditu Celery izeneko zerbitzu batera. Gero, Celeryk Margareten eskuizkribua hartu eta twitter bidez zabaltzen die senideei. Erantzunak ere Celeryk jasotzen ditu eta, lantzean behin, orritxo bat bidaltzen dio Margareti FAXa erabiliz.

Ikusi, ikusi, sinesten ez badidazue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.