Telebistan gero eta gehiago ikusten ditugu zerbitzu publikoko iragarkiak: ez erre, kontuz ibili eguzkiarekin, arretaz gidatu…
Bada, hona etorkizunetik iritsi zaizkigun mota horretako hiru aholku: ez hitz egin errobotekin, hiper-abiadura arretaz erabili eta kontuz denboraren makinekin. Hemendik ehun urtera ere, administrazioak gure segurtasunerako lanean!