ApliakBlogosfera

Fedifinder: Twitterreko kontaktuak Mastodonera ekartzeko tresna bat

Twitterretik Mastodonera pasatu nahi baduzu, apllikazio sinple honek Twitterreko lagunak Mastodonen aurkitzen lagunduko dizu.
Fedifinder: Twitterreko kontaktuak Mastodonera ekartzeko tresna bat 7 - teknopata.eus

Orduak pasa ahala, gero eta argiago dago Twitterretik arrapaladan atera eta beste nonbait sartu beharko dugula. Gero eta argiago ari da Musk bere asmoak azalerazten. Azken mugimendua Twitterren APIa ixtea izan da, Twitter bera ez diren beste software enpresa batzuek sortutako Twitter aplikazioek funtzionatzeari uzteko. Oraindik itxaropen zirrikitu estu bat dago, erabaki bat baino, besterik gabe ordu batzuen buruan konponduko den programazio errore bat izan ote den… baina kontuan izanda errorea gertatu eta ia 24 ordu geroago ez dagoela batere azalpen ofizialik Twitterren partetik, itxura guztia du nahita hartutako erabakia dela. Berriz ere: Twitter Musken jabetzakoa da, eta tipoak eskubide osoa du sudur puntan jartzen zaiona egiteko. Besterik da orain arte Twitter erabiltzen eta edukiz betetzen ibili garenoi gogorik geratzen ote zaigun bertan jarraitzeko.

Twitterren sartzeko derrigorrez Twitterren aplikazioa erabili behar izateak esan nahi du, besteak beste, derrigor jan behar dela Twitterrek erabakitzen duen publizitate bolumena (erabiltzaile askok salatu dute aplikazioaren azken eguneraketan bost txioko bat publizitatea dela). Edota, adibidez, algoritmoak erabakitako timelinea onartzera behartu ahal gaituztela, kronologikoaren ordez. (Hots: lehenengo ikustea Twitterrek erabakitzen dituen txioak, eta ez guk jarraitzen dugun jendearenak).

Fedifinder: Twitterreko kontaktuak Mastodonera ekartzeko tresna bat 11 - teknopata.eus
Ale, ondo ibili! :)

Pena handiz bada ere, badirudi, beraz, Twitterretik mudantza egiteko prozesua bizkortu beharra dagoela. Bide horretan nagi handiena ematen duena -eta seguruenik garrantzitsuena- Twitterren jarraitzen dugun jendearen sarea berriz osatzea da. Twitterreko lagunen zerrenda atera eta banan banan aurkitzea, Mastodonen, adibidez.

Duela ordubete eskastxo aurkitu dut tresna bat lan horretan laguntzeko, eta hona ekartzea pentsatu dut, nire trantze berdinean zaudeten askorentzat lagungarri suertatuko delakoan.

Fedifinder du izena aipatutako tresnak, eta Alemaniako Siegen unibertsitateko Luca Hammer programatzaile eta ikertzaileak sortu du, kode irekian.

Tresnaren funtzionamendua oso erraza da, 5 pausutan egiten du lan:

  • Zure Twitter kontura sartzen da (horretarako baimena eman beharko diozu) eta zure kontaktuen profilak arakatzen ditu.
  • Profil horietan, saiatzen da @izena@zerbitzaria, zerbitzaria/@izena edo antzeko egiturak bilatzen, horrelaxe idazten baitira fedibertsoko kontaktuak (adibidez, ni naiz @joxe, edo https://mastodon.eus/@joxe).
  • Identifikadore horien zerrenda bilatzen du Mastodon eta fedibertsoko beste aplikazioetako zerbitzarietan, eta urkitzen dituenekin zerrenda bat osatzen du.
  • Zerrenda hori Mastodonek eta beste tresna batzuek ulertzen duten formatu batean deskargatzen du zure ordenagailu edo telefonora, testuzko artxibo batean.
  • Testuzko artxibo hori zure Mastodon kontuko konfiguraziora igo dezakezu, automatikoki jarraitzeko zerrendan aurkitutako kontaktu guztiak.
Fedifinder: Twitterreko kontaktuak Mastodonera ekartzeko tresna bat 13 - teknopata.eus
Fedifinder jo ta ke lanean, nire kontaktuak bilatzen…

Bide batez, aholku bat, mudantzan ari garenoi gauzak errazteko: zuek ere Twitterretik Mastodonera pasatzen ari bazarete, komeni da zuen Twitterreko profilean, edota goian itsatsitako txioan, zuen Mastodoneko erabiltzaile izena argi adieraztea, honelako tresnei (zein aldaketa eskuz egiten dabiltzanei ere) lanak errazteko. Tira: Muskek azken egunotan hartu dituen erabakien artean beste sare sozialetako loturak automatikoki desaktibatzea da, baina lotura ez badabil ere, gutxienez erabiltzaile izen berria argi agertzea oso lagungarri suerta daiteke.

Erraza, ezta? Prozesua hasteko hiru gauza behar dituzu:

Ale! Astindu nagi horiek! Ez horregatik!

  • […] Demagun nagusiki euskaraz jardun nahi duzula: mastodon.eus instantzian izena eman beharko zenuke, horretarako jarraibideak hemen aurkituko dituzu, eta oso antzekoak dira beste instantzia batzuetan.  Erabiltzaile izen bat eta posta elektroniko bat baino ez duzu beharko, eta hiruzpalau minututan martxan egongo zara. Twitterretik migratzen ari bazara, beharbada lehengoan idatzi nuen beste sarrera honek lagunduko dizu. […]

    Reply
  • […] Demagun nagusiki euskaraz jardun nahi duzula: mastodon.eus instantzian izena eman beharko zenuke, horretarako jarraibideak hemen aurkituko dituzu, eta oso antzekoak dira beste instantzia batzuetan.  Erabiltzaile izen bat eta posta elektroniko bat baino ez duzu beharko, eta hiruzpalau minututan martxan egongo zara. Twitterretik migratzen ari bazara, beharbada lehengoan idatzi nuen beste sarrera honek lagunduko dizu. […]

    Reply
  • Sare sozialak 2023an, 10 galdera errazetan
    2023(e)ko uztailak 20 at 04:49

    […] Demagun nagusiki euskaraz jardun nahi duzula: mastodon.eus instantzian izena eman beharko zenuke, horretarako jarraibideak hemen aurkituko dituzu, eta oso antzekoak dira beste instantzia batzuetan.  Erabiltzaile izen bat eta posta elektroniko bat baino ez duzu beharko, eta hiruzpalau minututan martxan egongo zara. Twitterretik migratzen ari bazara, beharbada lehengoan idatzi nuen beste sarrera honek lagunduko dizu. […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.