Arrazoiren batengatik, ordenagailuen munduan bizitza guztian ‘programak’ izan direnak, hau da, makinarekin gauzak egiteko software piezak, sakelako gailuen munduan ‘aplikazioak’ dira. Ingelesezko application hitzetik. Eta dena azkar eta labur esan eta idatzi behar denez, hitz horren laburdura behar dugu eguneroko erabilerarako. Eta ingelesez application hitzari hegoak ebaki eta app erabiltzen dutenez barra-barra, eta españolek ere app bereganatu dutenez egunero erabilerarako, pues hale, guk ere bai. App gora eta app behera egun santu guztian.
Eta uste dut txarto egin dugula. Besteak beste, app laburdura horrek arazo praktikoak sortzen dizkigulako eguneroko erabileran. Besteak beste:
- Nola arraio esan behar da? Ez esan ez duzula sekula zalantza hori izan. Ez dizut sinisten!!!
- Apepe? Apepe bat instalatu dut? Aber: ‘app’ ez da akronimo bat, laburdura baizik! ‘Apepe’ esatea da ‘Mese’ esateko ‘EME E ESE E’, edo ‘Mani’ esateko ‘EME A ENE I’ esatea beste! Eta ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra, e?!?
- Ap? Txantxetan zabiltza ezta? Googleren apak arriskutsuak dira? Mesedez eta faborez!
- Nola arraio deklinatu behar da?
- Zure appa gustatzen zait?
- Ez daukat horretarako appik?
- Dirutza gastatu dut appetan?
- …
- Zure appa gustatzen zait?
Hori guztia kontuan hartuta, eta euskaldunok hitza benetan ‘geure’ egite aldera, hona nire proposamena:
Euskaraz ari garenean, “apli” erabiltzea “aplikazio” hitzaren laburdura gisa.
Askoz naturalagoa da, eta arazo gutxiago ematen digu eguneroko diskurtsoan sartzeko: apli hori oso moloia da, zazpi apli deskargatu ditut, zure apliek xarma handia dute…
Ah! eta beste hizkuntza batzuetan (gaztelera barne!), forma hori ere jasotzen dute, nahiz eta ez duen bide handirik egin!
Zer diozue? Horrelakoak egin izan ditugu aurretik e? Akordatzen duela urte batzuk, @ri arroba esaten genionean?!? Bide batez, begiratu bere garaian ikurtxoari euskaraz deitzeko jasotako proposamenen zerrenda. Tripak botatzen egon naiz tartetxo batez!
Bo, orduan zer diozue? Apli bai ala ez? :-)
@joxe Apli… ba… ia ia ohitu naiz dagoeneko. Ni alde.
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
@joxe ideia ona. Eskerrik! XD

@Maleski @joxe ni ere alde! Apli bat, bi apli, hiru apli…
@Maleski @joxe app munstro bat da, baina apli ere bai. Laburtzen horiek oso erdaldunak dira! Aplikazio zergatik e?
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
Ez dira appak!!! – Teknopataren txokoa https://t.co/CTz23YknVh @joxe bidez
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
@joxe App: running, coach, yolo, influencer, feedback eta abarren lagun. Apli: tron, kali, kini, pasti eta halakoekin. Eee… nik aplikazio.
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
[teknopata-eu] Ez dira appak!!! https://t.co/hvNtuNMjci
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
Ez dira appak!!! https://t.co/KdzHRaLOFG
Sakelako gailuen aplikazioak izendatzeko @joxe k “apli” erabiltzea proposatzen du. Zuk zer uste duzu? Ez dira appak… https://t.co/Z8D2gW1lFs
@AzkueFundazioa @joxe #apli, baietz.
RT @joxe: Zer letxes da apepe bat? Mesedez eta faborez!!! https://t.co/qfr7lihEYo
@joxe Apliak bai!
Eta zu, bai zu! Ze bandokoa zara? Eh? Eh? Eh? https://t.co/LiZIKcjdvI
RT @joxe: Eta zu, bai zu! Ze bandokoa zara? Eh? Eh? Eh? https://t.co/LiZIKcjdvI
@joxe Nik ‘aap’ nahiago ;-P https://t.co/GT6Dewayyq
@joxe bat falta da: aplikazionismoa
Eta zer moduz ‘app’ei ‘apli’ deitzen hasten bagara? https://t.co/PCNzaXypSm
@joxe apa, apa, apa https://t.co/ffdpSRsDkH
Jeje, eztabaida sutsua, baina proposamen zuzen batekin: Ez dira appak!!! – Teknopataren txokoa https://t.co/BGTqxMiOkw vía @joxe
RT @ferminslopez: Jeje, eztabaida sutsua, baina proposamen zuzen batekin: Ez dira appak!!! – Teknopataren txokoa https://t.co/BGTqxMiOkw ví…
@joxe konfunditu naiz!!: aplista jarri nahi nuen!
RT @ferminslopez: Jeje, eztabaida sutsua, baina proposamen zuzen batekin: Ez dira appak!!! – Teknopataren txokoa https://t.co/BGTqxMiOkw ví…
@joxe appistak? Benetan? Serio? #merezidugunabesterikezdugu
@joxe Ni falta nintzen!!! #sorpaso
@joxe lehen ere esan dizut: aplikazionista