Plateruena bezalako kultur epizentroetatik gertu lan egiteak baditu bere abantailak. Bat da, sindudarik gabe, primeran bazkaltzen dela bertan, eta ondo portatuz gero amatxuk bezala tratatuko zaituztela bazkalorduan.
Eta beste bat, adibidez: gaur Durangoko Kafe Antzokiaren xerif plaka estreinatu berria duen Eneko Barberena handiarekin (kar, kar, kar) topo egin eta elkarrekin bazkaltzea deliberatu dugu. Baldintza bakar batekin, elkarri ‘otordua ez ematea’ euskalgintzako gai hipergarrantzitsu eta ultratranszendentalekin. Esango nuke Manex Agirre ez dela euskalgintzaren komunikazioarekiko axolagabekeriarekin kezkatuta dabilen bakarra:
Biba plan estrategikoak. https://t.co/nbEgBHI0fX
— Manex Agirre (@Manexagirre) May 4, 2016
Baina harira, haisuek: hor jarri gara Eneko ta biok, euskalgintzako gai hiperserioetaz ez hitz egiteko konpromiso irmoari eusteko izerdiak botatzen. Ezin. Konturatu orduko, hortxe ari ginen, ETBren salbaziorako bide posibleez pentsatzenu. Eta aurkitu ere, aurkitu dugu ETB onbideratzeko plan de-fi-ni-ti-bo-a. Hiru urratsetan, gainera:
- Ekoitzi, lehenbailehen, Xabier Saldiasen biopic-a.
- Funtsezkoa: izenburu egokia jartzea. Jalgi izan behar du. Bai ala bai. Bestela ez du funtzionatuko. Azpititulurako pentsatuko dugu beste zerbait.
- Hainbat aldiz emititu eta, harrera ona badu, telefilm formatutik telesail formatura pasa. Musika, bizitzaren gorabehera apasionanteak, gaiztoak, zintzoak, pertsonaia inkietanteak…
Badakizue ondo blog honetan oso olerolistak garela. Eta ezin dugu Saldiasen figurari gorazarre egiteko aukerarik galdu!
Orain, gainera, gorazarre hori eguneroko ogi bihur dezakezue, hor behean utzi dizkizuedan bi ‘politonoei’ esker. Deskargatu zure eskuko telefonora, konfiguratu jakinarazpen soinu gisa, eta utzi telefonoari olerolika jakinarazten, adibidez, email bat jaso duzula, edo norbaitek Twitterren aipatu zaituela, edo mezu andana berria iritsi dela Whatsappeko talde gorrotagarri horretara… Jarri oleroli bat zure eguneroko bizitzan!!!
Saldias – Lerolero
Jakinarazpen soinua
Jakinarazpen soinu gisa erabiltzeko, bilatu zure telefonoko memorian notifications edo /media/audio/notifications karpeta, eta kopiatu hortxe artxibook. Ez horregatik, badakizu: zu maisu ooonnn!!!
@joxe @plateruena @Manexagirre @ETB #saldias #jalgi #lenteja
[teknopata-eu] Oleroli da bide bakarra https://t.co/cx7UHrplyC
RT @joxe: Blogeko sarrera bakar batean sartu ditut: @plateruena, @barberenea, @manexagirre, Saldias, smartphoneak, @etb … https://t.co/H…
Oleroli da bide bakarra https://t.co/NQrHOREEvZ
Ta? Deskargatu dituzue jadanik oleroli eta lerolero politonoak? https://t.co/nG3qDK4aiR
RT @joxe: Oleroli da bide bakarra https://t.co/NQrHOREEvZ
RT @joxe: Ta? Deskargatu dituzue jadanik oleroli eta lerolero politonoak? https://t.co/nG3qDK4aiR
@joxe barrez napart
RT @joxe: Ta? Deskargatu dituzue jadanik oleroli eta lerolero politonoak? https://t.co/nG3qDK4aiR
@joxe @txerren @ororostorm @IonOrzaiz @theklaneh Ei, barkatu #oleroli taldera gehitu nahian, bñ sagarzale izatiakin ezta ezkontzen ondo:(
RT @joxe: Ta? Deskargatu dituzue jadanik oleroli eta lerolero politonoak? https://t.co/nG3qDK4aiR
RT @joxe: Ta? Deskargatu dituzue jadanik oleroli eta lerolero politonoak? https://t.co/nG3qDK4aiR
@joxe Ez esan zuk politono hori jarri dozunik telfonuan…Petardoak jaurtitzea legez da hori! #Horreur
Oleroli da bide bakarra https://t.co/2BsabB3qb5
Utzi zure telefonoari olerolika abisatzen mezu bat jasotzen duzunean https://t.co/uoZsv3nGoY
RT @joxe: Utzi zure telefonoari olerolika abisatzen mezu bat jasotzen duzunean https://t.co/uoZsv3nGoY
Oleroli politonoak!!! https://t.co/YWQbAQPjCC
@joxe https://t.co/zzPWyOlUn0 olara iu olara iu!!