Duela aste gutxi batzuk, hautsak harrotu zizkigun albiste bat hedatu zen sareetan: Twitterrek atzera bota zituen Kaixomaitia eta PuntuEusen iragarki batzuk, euskaraz zeudelako.
Aurretik ere aipatu izan dut gaia: interneteko publizitate eragile handiek euskarazko iragarkiak ez onartzea kontu larria bihur daiteke, hainbat arrazoi tarteko: batetik, euskal hedabide eta webguneak baztertu egiten ditu publizitate sare handietatik, diru sarrera propioak lortzeko aukerak murriztuz. Bestetik, euskararen balio sinbolikoa murrizteko beste pausu bat da, zalantzarik gabe. Zeharka bada, ere, euskararen balio praktikoa ukatzeko beste modu bat.
Euskarazko iragarkiak ez onartzeko arrazoirik aitzakiarik ohikoena teknikoa izaten da: Google eta Twitter bezalako publizitate sareek testuinguruaren araberako publizitatea eskaintzen dute. Erabiltzailea zer eratako edukia ikusten duen, horren araberako iragarkiak erakusten saiatzen dira, publizitate hori arrakastatsuagoa izan dadin.
Horixe izan ohi da arazoa: testuinguruaren araberako publizitateak ondo funtzionatzeko, iragarkiak jartzeaz arduratzen den robotak ondo ‘ulertu’ behar du erabiltzailea ikusten ari den edukia, baina baita eskaintzeko daukan publizitatea ere. Hori da modu bakarra makinak ondo erabaki ahal izateko zer edukirekin zer iragarki erakutsi. Eta euskarazko edukien esanahia aztertzeko teknologia oso aurreratuta ez dagoenez, publizitate sare handiek ez dute harekin arriskurik hartu nahi…
Argi izpiak
Baina goazen harira: gai honekin lotuta, Twitterrek ezusteko bitxi pare bat eman dit azken asteotan. Balirudike euskarazko testuak ulertzeko aurrerapausoak egiten ari dela txoritxo urdina. Kasualitate hutsa dela ere pentsa liteke, egia da, baina tira, izan gaitezen baikorrak. Zeuek esan:
Postrerik nahi?
Apirilaren 17a, igandea. Zentzu handirik gabeko elkarrizketa Euskadi Irratiko Amarauna saioko lantaldea, @bontxi, @jozulin eta lauron artean. Laster parte hartu behar dugula saioan, eta hau eta bestea, eta -txantxetan- bukatu ondoren ea zein izango den postrea. Hara postrea aipatutakoan, Twitterrek nire jarioan txertatuako iragarkia:
Lan bila?
Apirilaren 19a. Maddalen Iriarte zuzeneko elkarrizketa egiten Arnaldo Otegiri ETB1eko Azpimarran, eta saioko lan-taldea elkarrizketa Twitter bidez zabaltzen. Txio horietako batean, aipatzen da Arnaldok esan duela “presoak kalera irten behar direla”. Twitterreko publizitatea jartzen duen robotak ‘preso’ hitza ezagutu du, nonbait, eta umore beltz erakustaldi ikaragarria egin:
Zer iruditzen? Niri, zer nahi duzue esatea, kasualitate lartxo iruditzen zait. Zerikusia izan lezake, noski, bai ‘preso’ eta bai ‘postre’ hitzak gaztelerazko hiztegian ere egotea, baina ez didazue ukatuko deigarria behintzat badela…
Bide batez…
Amaitu aurretik, aipamentxo bat gai honetan interesa duzuenontzat: PuntuEuseko lagun finek saio informatiboa deitu dute maiatzaren 9rako, Twitterrekin euskarazko publizitatea txertatu ahal izateko landu duen prozeduraren berri emateko. Beste behin ere, mila esker PuntuEuseko talde bikainari!!!
@joxe Zuk diozuna: preso/postre gaztelaniazko berbak direla eta horiek ulertu zituela. Ezkortasun aktiboak dio hau https://t.co/5yNAF2IpSb
RT @joxe: Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/qcgD7KjKSp
Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/TFQQD6EJZy
RT @joxe: Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/TFQQD6EJZy
@joxe Suitza? Ezustekoa? https://t.co/YAaNxsWpRy
Hasi al da Twitter euskarazko txioak ulertzen? https://t.co/xFzKRmpGZ9
@joxe Hala balitz, hobe, baina #eztakipa, ‘postre’ eta ‘preso’ gaztelaniazko hitzak ere badira…
@jozulin @joxe gauza bera esan netsan atzo, eta kasuri be ez desta egin!
RT @joxe: Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/TFQQD6EJZy
RT @joxe: Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/qcgD7KjKSp
Zuriñe Cobo liked this on Facebook.
[…] Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian […]
[teknopata-eu] Bi ezusteko jaso ditut oso denbora gutxian https://t.co/MSoltYd80U