Kaixo ekipo! Ze fin ari zareten ikusita, apur bat estutzea pentsatu dut gaur, ea:
Txistea egiteko, erdaldunek sarritan konparatzen dute euskara AEBetako zientzia-fikziozko telesail klasiko baten estralurtar gaiztoen hizkuntzarekin.
Gaur egungo sitcom edo umorezko beste telesail mitiko batean, aipatutako zientzia-fikziozko telesaileko aktoreetako bat agertzen da hainbatetan, bere burua interpretatzen.
Ataletako batean, sitcomeko protagonistetako batek mehatxu moduko bat egiten dio aktoreari, harekin guztiz nazkatuta dagoelako, hasieran aipatutako hizkuntza horretan.
Zer esaten dio zehazki, eta zer esan nahi du euskaraz?
Erantzunak, badakizue, egunotako email helbide berberera, ostiraleko 23:00ak arte ;)
@joxe amaaaaa 4!!! Non egon naiz ni egun hauetan!!!!
23.00ak arteko epea duzue #crowdzozketa ko 4. galderari erantzuteko! http://t.co/1rxkz120ES
.@joxe k zerbait zozketatzen du modu arraro batean¡, sitcom bat, hizkuntzak, zientzia-fikzioa… asmatu ezazue! http://t.co/LxmfI1A6AX
@azpitituluak @joxe-ri zozketazaletasuna eskuetatik joaten ari zaio nabarmen XD
@joxe zer zozketatzen duzu? @azpitituluak
@desplazatua ordu erditxo daukazu laugarrenari erantzuteko, azkarrrrrr http://t.co/1rxkz120ES
@joxe galdera horreekin ezin da!!
Iñaki Nabar liked this on Facebook.
Katearen hasierakoan galdurik ezin aurrera egin sniiifff… Errazena izango delakoan nago baina ze ostras esaten dabien erdaldunek nahasia nauka
Ez eutsi Gartzi!!! Gutxienez, saiatu gaurkoarekin, erraz-erraza da ta! http://www.teknopata.eus/2015/09/crowdzozketa-55-agur-jaunak-eta-andreak/