Buf, ze mehea den ‘herritarrak babestea’ eta kontrol orwelliarraren arteko muga, ezta? Ikusi zer gertatu den Korean…. Hego Korean, esan nahi dut, ez Kim-Jon-un-en herrialdean e? Gobernuak lege berri bat atera du, 19 urtetik beherakoek erosten dituzten telefono guztietan segurtasun aplikazio bat instalatzera derrigortuz. Gobernuak bere apli propioa garatu du horretarako, Smart Sheriff deritzona: telefonotik erabiltzen diren aplikazioak, bisitatzen diren webguneak, idazten diren mezuak, jasotzen direnak eta abar kontrola daitezke urrutitik. Webguneen kasuan, ‘jakintsu batzorde batek’ erabakiko du aurrerantzean telefono horietatik non nabigatu daitekeen eta non ez. Beste funtzio guztiak gurasoek kontrolatu ahal izango dituzte, telefonoa erabat amatatzeko aukera barne.
Hori guztia gutxi balitz, aplikazioak alerta bereziak bidaliko dizkie gurasoei, gazteak hitz edo esaldi jakin batzuk erabiliz gero. Hala, gaztearen segapotoan ‘mehatxua’, ‘suizidioa’, ‘haurdun’, ‘bullying’ edo ‘etxetik ihes egin’ bezalakoak agertuz gero, gurasoek berehala izango dute horren berri.
Helburua, teorian, gazteak babestea eta seguruago egon daitezen ziurtatzea. Praktikan, ordea, hozkirri handia ematen du, ezta? Zer iruditzen?
@joxe hemen ere nahikotxo gurasok instalatuko lukete alaba-semeen mugikorretan. Zoritxarrez. Hezitu beharrean…
RT @joxe: Derrigorrezko segurtasun aplikazioa Hego Koreako nerabeen telefonoetan http://t.co/PCaP6qLc1Q
Korean, Estatuak nerabeak behartu ditu smartphoneetan segurtasun aplikazioa instalatzera. Eta ez da Kim Jong-un izan http://t.co/QYYKgsR9CV
Lege berria Hego-Korean, nerabeak behartuz smartphoneetan segurtasun aplikazioa instalatzera: http://t.co/HANxYCqdOx
Korean, Estatuak nerabeak behartu ditu smartphoneetan segurtasun aplikazioa instalatzera. Eta ez da Kim Jong-un izan http://t.co/q8jiIezCEO
Nire ustez 16 urte arte (gutxi gora behera) ez lukete smartphonik eduki behar eta hortik aurrera gurasoen kontrol- aplikazioek ez dute zentsu handirik.
Neretzat askotan bezela, bi eskubideren artean, edukazio edo babestasun, dilema bat daukagu.
Biak beharrezkoak dira horregatik gauza hain garrantzitzua prozezu bat behar dute.
Lehenengo pausoak hezkuntzan egin behar ditugu. Umeei 4 edo 5 urte batetik nahiz eta segapotoak ez lukete erabili behar, aldi berean, poliki poliki, ondo erabili erakutsi behar diegu. Gurasoen betebeharra bere seme-alabak heziketa da.
Beste aldetik gobernuek beste betebeharrak dituzte eta bat oso garrantzitzuena herritarrok babestea da .
Ondorioa bezela, neretzat kasu honetan babestasun gutxi balitz hezkuntza gabe.
Eskerrik asko zure ekarpenagatik, Leticia!