Kataluniatik iritsitako txio batek, beste hainbatetan bezala, inbidia piztu dit. Hona:
6 dels 10 principals fabricants de smartphones incorporen #català http://t.co/SxitOU2TsW #InformeCAT15 @softcatala pic.twitter.com/xle9WHPfid
— PlataformaxLlengua (@llenguacat) May 13, 2015
Hamar telefono egile nagusienetatik 6k gailuak katalanez konfiguratzeko aukera eskaintzen dute. Jarraian etorri dira hainbat erantzun, esanez oso informazio baliagarria dela hori, telefonoa aldatzekotan dabiltzan katalan hiztunentzat.
Eta euskaraz? Badakigu zenbat/zeintzuk ote diren interfazea euskaraz eskaintzen duten telefono egileak edo sistema eragileak? Legezko derrigortasunik ezarri ezean, beharbada fabrikanteak ‘animatzeko’ modu ona litzateke euskaldunok telefono euskaldunak aukeratzea, ezta?
Euskaltelen orrian begiratuta, haiek eskaintzen dituzten terminaletatik 18k omen dute euskaraz konfiguratzeko aukera. Honako hauek:
- Alcatel Onetouch Pop C7
- Alcatel Onetouch POP D5
- Alcatel Onetouch 2012 (*)
- Alcatel 1035X (*)
- LG G Flex 2
- LG G2
- LG G3
- LG L Fino
- Samsung Galaxy A5
- Samsung Galaxy Core 2
- Samsung Galaxy J1
- Samsung Galaxy Note III
- Samsung Galaxy S4
- Samsung Galaxy S5
- Samsung Galaxy Trend 2
- Sony Xperia M2
- Sony Xperia Z3
- Sony Z3 Compact
Beste operadoreei dagokienez: ez Movistarrek, ez Vodafonek, ez Orangek eta ez Simyok ez dute webgunea euskaraz ikusteko aukerarik, ezta -noski- gailuak hizkuntzaren arabera iragaztekorik. Beraz, ez naiz gehiago nekatu.
Tira, kontuak kontu, eta jakin badakidanez euskaraz jar daitezkeen telefonoak goiko zerrenda horretakoak baino gehiago direla… inkestatxo bat egitea pentsatu dut. Lagunduko didazue euskaraz konfigura daitezkeen segapoto eta tabletak zerrendatzen? Horrela zerrenda erabilgarri bat izango dugu eskura, telefonoa aldatzekotan ibiliz gero irizpide hori ere kontuan hartzeko. Zer iruditzen? Gainera, E-Gor lagunak hala eskatuta, galderatxo bat gehitu dut, jakiteko euskaraz egoteaz gain, zuen telefonoak (edo tabletak) euskarazko zuzentzailerik ere ote duen. Informazio osoagoa izango dugu horrela, eta bere blogean aurrekoan sortu zen zalantza argitzen lagundu.
Animatzen bazarete, hemen behean duzue galdetegia, eta hor alboan ere jarriko dut, widget batean. Bost minutu baino gutxiago izango dira, animatu!!! (Erantzunen taula hemendik kuxkuxeatu dezakezue)
Eskerrik asko! :-)
RT @joxe: TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? http://t.co/OgGyKbUhcn
INKESTA: zure segapotoak ba al daki euskaraz? http://t.co/4wjEpYridI
@joxe Nirea ez, totally erderaz #elkabron
TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? http://t.co/BjDiaIHJYY
RT @joxe: INKESTA: zure segapotoak ba al daki euskaraz? http://t.co/4wjEpYridI
@joxe Ameriako kazetari horiek baino erdaldunagoa da!
@joxe Nirea bai.
RT @joxe: INKESTA: zure segapotoak ba al daki euskaraz? http://t.co/4wjEpYridI
.@joxe mila bider bilatzen saiatu naz ta eztaki. Android berrixa erosten dotenian igual euskeraz jarrikot.
Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
@joxe ematen du jasotzen duenak euskaraz erantzungo duela! Guttenmorgen!
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
Egina! RT @joxe: INKESTA: zure segapotoak ba al daki euskaraz? http://t.co/fVwU9tgTWi
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
Joxe, gehitu al diezaiokezu galdera bat inkestari? Ea euskarazko zuzentzailea dakarren… Horrela, nire blogean (http://eibar.org/blogak/e-gorblog/firefox-os-sistema-eragiledun-telefonoak-euskarazko-zuzentzailearekin-datoz-orain) sortutako zalantzak ere argitu ditzakegu, eta informazio osoagoa izan…
Eginda, Igor! Nik neuk zalantza daukat horrekin… OnePlusak dakarren Swiftkeyk, adibidez, euskarazko proposamenak egiten ditu idazten hastean, eta ‘etzea’ idatziz gero ‘etxea’ proposatzen dizu… hori zuzentzailetzat jotzen da ala?
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? | Teknopataren txokoa http://t.co/7r8ohpWjeK
RT @joxe: TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? | Teknopataren txokoa http://t.co/7r8ohpWjeK
HAISUEK! @ileturia k eskatuta, galderatxo bat gehitu diot inkestari: zure telefonoak badu euskarazko zuzentzailerik? http://t.co/7r8ohpWjeK
@joxe @ileturia Orduan berriro bete behar dugu?
RT @joxe: TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? | Teknopataren txokoa http://t.co/7r8ohpWjeK
INKESTA: Telefonoa euskaraz erabiltzen duzu? http://t.co/EzMFfQIKVR
RT @joxe: INKESTA: Telefonoa euskaraz erabiltzen duzu? http://t.co/EzMFfQIKVR
@joxe, milesker txio honengatik. Urtebete baino gehiago daramat Samsung Galaxy batekin eta okurritu bez sakelekoa “euskaldundu” zatekeela.
TEKNOPATOMETROA: lagundu osatzen euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda http://t.co/6XGJXidstY
Ai, @joxe, amante! Zuk ere, Itziarrek lez gaztelaniaz hartzen duzu telefonoa? Inkestari erantzuten diotenek ere bai?
https://t.co/21XqagP4QM
RT @joxe: TEKNOPATOMETROA: lagundu osatzen euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda http://t.co/6XGJXidstY
@joxe Mereziduta! @desplazatua ikono bihurtu zitzaigun https://t.co/0L6LV49yuu
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
RT @joxe: Egun on! Lagunduko euskaraz erabil daitezkeen telefonoen zerrenda osatzen? http://t.co/fmAKDArid9
TEKNOPATOMETROA: Zure gailu eramangarriak… euskaldunak dira? | Teknopataren txokoa http://t.co/MsO0gErkqC via @joxe
,
Zein patrikako telefonok hitz egiten digu euskaraz?
1)http://t.co/lxks5GRhy2 > @joxe
.
Tartetxo bat duzuenean, mesedez, ez ahaztu #teknopatometroa n parte hartzea: zure telefonoa euskalduna da? http://t.co/4wjEpYridI
@joxe agian teknopata horri hau ere interesatuko zaio: http://t.co/EA8WRuSdfG #publizitatea
@joxe Zurea da inkesta? Zurea bada, egingo dut. #IdazleGarrantzitsuenEkimenenAlde
RT @joxe: Tartetxo bat duzuenean, mesedez, ez ahaztu #teknopatometroa n parte hartzea: zure telefonoa euskalduna da? http://t.co/4wjEpYridI
Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
RT @joxe: Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
We! Asteburua estreinatu aurretik, azken lantxo bat bai? Lagundu euskaraz jar daitezkeen segapotoen zerrenda osatzen! http://t.co/4wjEpYridI
RT @joxe: Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
@joxe we? Ze, iglesez? Ze da we?
RT @joxe: Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
RT @joxe: Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
Zure telefonoa euskaraz jar daiteke? Parte hartu #teknopatometroa n :) http://t.co/4wjEpYridI
RT @joxe: Euskaraz konfiguratu daitezkeen zerrenda osatzen lagunduko? http://t.co/4wjEpYridI
CyanogenMod ia erabat Euskaraz dago, zure gailuan hainbeste kate Ingelesez agertzearen arrazoiak 3 izan daitezke:
1) Egitan itzuli gabe dago. Badaude oraindik esaldi gutxi batzuk itzultzeke.
2) Berrikusi gabe zegoen zure sistema konpilatu zenean. Orain dela gutxi jabetu nintzen berrikusi gabeko kateak ez zituztela hartzen. Berrikusketa ia %100ra eraman dut jada, sistema eguneratzen duzunean ea gauzak hobetzen diren.
3) Android AOSPko kate bat da. CyanogenMod komunitateak itzultzen du, baina AOSP Googlek kontrolatzen du, Cyanogenek AOSPko kate hauek erabiltzen ditu, nahiz eta Googlek ez duen ofizialki bukatutzat eman euskararatzea.
Inork Cyanogen itzultzen lagundu nahi badu hemen dago:
https://crowdin.com/project/cyanogenmod/eu
Gehiena itzulita badago ere hainbat esku pasatu dira hemendik eta zuzendu beharreko akatsak egon badaude ziur.
Osoitz: nire hankasartzea da, telefonoan daramadan ROMa ez da CyanogenMod, CyanogenOS baizik. CyanogenMod-en oinarritutako bertsio berezia da, terminal jakin batzuetarako soilik, ateratzen ari direna, eta konpilazio / eguneratze erritmoa CMod-ena baino askoooooz ere geldoagoa da.
Uste dut post monografiko bat dedikatu beharko diodala CyanogenMod-en euskaraketari, ea laguntzaile batzuk kaptatzen ditugun ;-) Mila esker argibideengatik!
Oraintxe jakin izan dut Ipad minia euskaraz jarri daitekeela; hau guztia inkestari esker. Mila esker @joxe eta e-gor
Idoitxu: esango nuke zerbait txarto ulertu duzula e? iPad minia euskaraz jarri? Ez dut uste horretarako aukerarik dagoenik!
[…] egunotan horren inguruko galdetegitxo erraz bat jarri dizuet teknopatometroan. Batez ere, jakiteko une honetan merkatuan dauden telefono eta tabletatik, zeintzuk jar daitezkeen […]