Jendetza batu da —batu gara— gaur EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Beranduen iritsi garenak zutik geratu behar izan gara. Ez zen gutxiagorako. Josu Waliñok azaldu duenez, domeinua publikora ireki orduko 1.292 domeinu egon dira erregistratuta, eta han eta hemen ikusitakoagatik, harrituko nintzateke une honetan 2.000tik gora ez balira.
Aparra bezala igotzen ari da @puntueus. 1292 ginela esan dugu, 1813 #eusgara gara ordu bete beranduago! Komunitatea indartuz! Mila esker!
— Josu Waliño (@JWalino) December 3, 2014
Disgusturen bat edo beste ere izan da, noski: baten batek ezin izan duela bere domeinua erregistratu, erregistratu bai baina aktibatu ezinik dabilela bestea… Urkullu “ulertuko eta onartuko diogulakoan” mintzaldiaren erdian gazteleraz hasi izana… Baina egun handia izan da gaurkoa. Orain euskara mundialagoa da. Gure domeinuak mundu osora zabaldu du euskararen esparru birtuala. Aprobetxa dezagun hori, bada, nukleoa eta motorea euskararen eremu fisikoan dagoela ahaztu barik, noski!
Enfin, blog hau ere .eus da gaurko bazkalostetik aurrera :-) Gauzak ondo egin baditut, .eus-era sartuko zarete teknopata.net-eko lotura zaharretara joanez gero ere, gordeta izan ditzakezuen loturak baliagarriak izaten jarraitzeko. Eta txarto egin baditut… tira txarto egin baditut esango didazue, seguru :-)
Ah! Beste behin ere, mila esker bihotz-bihotzez, eta nire miresmen eta errespetu osoa PuntuEus lantalde osoari, eta batez ere, nola ez, honaino ekarri gaituen Iratxe Esnaola Arribillagari. Aizkora batzuk zarete! :-)
RT @joxe: Teknopata ere, puntu eus :-) http://t.co/OdnJB4imHr
RT @joxe: Teknopata ere, puntu eus :-) http://t.co/OdnJB4imHr