Google Androiderako teklatu birtualaren bertsio berria banatzen hasi berri da azken orduotan (3.1.19633.1257820 zenbakikoa, hain zuzen ere), eta sorpresatxo atsegina dakar. Berrikuntzarik handiena, bost hizkuntza gehiagorako euskarria: Indiako ingelesa, galegoa, Suitzako italiera, Latinoamerikako gaztelera… eta bai, euskara!
Hori bai, ni behintzat ez dut lortu hiztegiari euskarazko hiztegirik ezartzea, eta beraz oso pobre geratzen da momentuz aurreikuspenak eta hitz-iradokizunak egiteko orduan. Baina hala ere aurrerapauso nabarmena da, eta albiste hobeen aurrekaria ere izan daitekeela pentsatu nahi nuke.
Beste teklatu batzuek bezala, Googlerenak (teorian behintzat), idatzi nahi duzuna aurreikusteko eta atzamarra teklatuaren gainean arrastatuz idazteko aukera eskaintzen du, besteak beste. Esan bezala, oraingoz behintzat nik ez dut lortu bi aukera horiek era egokian erabiltzea, eta beraz duela gutxi guztiz doakoa izatera pasatu zen Swiftkey erabiltzen jarraituko dut.
Googleren teklatu euskalduna probatu nahi? Saiatu hemendik deskargatzen! :)
Via: androidpolice
RT @joxe: Google Keyboard berriak euskaraz ere badaki http://t.co/Xy5yroTnJQ
@joxe Orduan, hori ere ez sa egokia niretako, ezta? ;-)
Goigle Keyboard bertsio berria, euskarazko euskarriarekin http://t.co/VBwKyNNixi
RT @joxe: Google Keyboard berriak euskaraz ere badaki http://t.co/Xy5yroTnJQ
RT @joxe: Goigle Keyboard bertsio berria, euskarazko euskarriarekin http://t.co/VBwKyNNixi
RT @joxe: Goigle Keyboard bertsio berria, euskarazko euskarriarekin http://t.co/276CQzGM8Y
RT @joxe: Goigle Keyboard bertsio berria, euskarazko euskarriarekin http://t.co/VBwKyNNixi
Google Play Storean ere eskuragarri dago jadanik. Baina arazoren bat omen dago. Storeak esaten dit teklatua ez dela bateragarria nire Samsung gailuekin (Note 8 tableta eta SIII telefonoa). Probatzen jarraitu beharko!
@joxe “Google Keyboard berriak euskaraz ere badaki” http://t.co/sdBp5N8Z96