Iragarri bezala, atzo (abenduak 7) banatu genituen sei@2012 sariak Durangoko Azokaren Kabia gunean.
Ekitaldi inprobisatu samarra izan zen, baina tira, baliabideak kontuan izanda nahiko ondo irten zela esan daiteke. Azota Telebistan ere zuzenean ikusteko aukera izan zen, bertako pantaila erraldoian zein tokiko telebisten eta ETB3ren zuzeneko emanaldian.
Guztira, 152 lagunek hartu dute parte bozketan. Proiekturik bozkatuenak, berriz, zazpi hauek izan dira (seigarren postuan berdinketa gertatu da!):
- #twittereuskaraz
- dantzan.com berpiztea
- TELPtailerrak.com
- Apalabrados euskaratzea
- Android Euskaraz / Euskal Kanpainak
- Alter eta Ego bloga eta Sustaturen pilotu automatikoa
Sarituek diplomatxoa eta Azokak oparitutako liburu bana eraman zuten etxera (bueno, Alter eta Egoko lagunak diploma barik geratu ziren arazo tekniko bat tarteko, baina hala ere poz-pozik ikusi nituen :-)).
Horretan ere azken orduko aldaketa bat egon zen, ondo dakizuen bezala, hasierako plana bokzatu duzuenon artean ere sari baten zozketa egitea baitzen. Baina lasai egon, asteburu honetan bertan lortuko dut oparia, eta zozketa datorren astean izango da, ados?
Amaitzeko, hor azpian utzi dizuet sei@2012 sailkapen osoa, jakinmina duzuenontzat. MIla esker guztioi parte hartzeagatik!!!
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Lander Arbelaitz #twittereuskaraz ekimenak irabazitako lehen saria jasotzen. Argi utzi zuen Landerrek lorpen kolektiboa zela, eta horrek asko pozten duela. OHAR MENTALA: hurengorako familia argazkia egin behar dugu!!! Iragarr…..
[…] ezagutu genituen (Social techbook, Zorion, ‘Zatiketak biderkatuz’ ipuina …). Sei@2012 sareko euskal proiektu onenen sari banaketa parte-hartzaile eta sozialarentzako tartea ere izan […]