Trepetak

Eltxozidioak egiteko tresna gehiago

Eltxozidioak egiteko tresna gehiago 7 - teknopata.eus

Duela gutxi ekarri nizuen eltxoak hiltzeko perretxiko elektronikoen berri eta, harekin nahiko izango ez zenutelakoan, etxeko banpiro txikiak akabatzeko beste bi tresna ekarri dizkizuet, ez esan gero aukera guztiak ez dizkizuedala ematen!!!

Eltxozidioak egiteko tresna gehiago 11 - teknopata.eus

Lehenengoa Estatu Batuetako enpresa batek asmatu du, eta BUGASALT du izena (zomorro gatzatua, edo horrelako zeozer). Eltxoak tiroka hiltzeko eskopeta moduko bat da, baina balak erabili beharrean, gatzarekin funtzionatzen du. Zomorroari apuntatu, gatilloari eragin eta danba! Gatz-tiro zabal batek akabatuko du bisitari hegalaria. Estatu Batuetan armak izatea oinarrizko eskubidea badin bada, zergatik ez aprobetxatu eskubide hori eltxo eta zomorroen kontra?

Arrisku apur bat badu, noski: norbaiten begi edo aurpegira tiro eginez gero, triskantza ederra egin dezakezu… baina tira, benetako su-armekin ere bai, eta ez da inor kexatu, ezta?!?

Baina tira, gatza sukalderako soilik erabiltzearen aldekoa bazara, bada beste aukera bat ere, arrekoa bezain ikusgarri eta eraginkorra: Johannes Vogl artista alemanaren Mosquito Catcher delakoak aurreko armak bezalaxe akabatuko ditu euli, eltxo eta bestelako zomorro hegalariak… eta etxea ere epel-epel utziko dizu:

Eltxozidioak egiteko tresna gehiago 12 - teknopata.eus

Zer iruditzen? Bietako zein aukeratuko zenukete behar izanez gero?

  • Bitacoras.com
    2012(e)ko abuztuak 2 at 20:32

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Duela gutxi ekarri nizuen eltxoak hiltzeko perretxiko elektronikoen berri eta, harekin nahiko izango ez zenutelakoan, etxeko banpiro txikiak akabatzeko beste bi tresna ekarri dizkizuet, ez esan gero aukera guztiak ez dizkizue…..

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.