Trepetak

Zuekin Shiri, ipurdibota

Noburo Takahashik 24 urte dauzka eta Tokikoko Elektro-Komunikazio Unibertsitatean graduatu berri da. Berak ere makinen eta gizakion arteko komunikazioa erraztu nahi du. Baina ez-hitzezko komunikazioan du interes gehien. Takahashik uste du errobotek keinuak egiten eta interpretatzen ikasi behar dutela gurekiko komunikazio eraginkorragoa lortzeko.
Zuekin Shiri, ipurdibota 7 - teknopata.eus

Japoniarrak beste pasta batekoak direla gauza jakina da. Baina, hala ere, mugagabeko abilezia erakusten dute egunetik egunera gero eta asmakizun bizarroagoak sortzeko.

Honezkero, gehienok ezaguna izango duzue Siri, Applek bere azken iPhonetan txertatu duen ahotsa ezagutzeko teknologiari jarri dion izen propioa. Siriren helburua erabiltzailearen eta telefonoaren arteko ahozko komunikazioa erraztea da: erabiltzaileak ahozko aginduak eman ahal dizkio Siriri, eta Sirik ahozko erantzuna erabiltzaileari.

Noburo Takahashik 24 urte dauzka eta Tokioko Elektro-Komunikazio Unibertsitatean graduatu berri da. Berak ere makinen eta gizakion arteko komunikazioa erraztu nahi du. Baina ez-hitzezko komunikazioan du interes gehien. Takahashik uste du robotek keinuak egiten eta interpretatzen ikasi behar dutela gurekiko komunikazio eraginkorragoa lortzeko.

Zuekin Shiri, ipurdibota 11 - teknopata.eus
To nire ipurdi metaliko distiratsua!!!

Ideia horretatik abiatuta, prototipo bitxi bat sortu du gazteak. Shiri du izena (ipurdia, japonieraz). Eta bai: ipurdi mekanikoa da. Gizaki baten ipurdiak egin ditzakeen mugimenduak imitatzeko gauza da, eta ukimenaren bidez iristen zaizkion mezuak ere ulertzen ditu: hala, masaje goxo-goxoa eman ahal zaio, ala ipurdiko galanta eman, eta horren arabera, era batera ala beste batera erreakzionatzen du: gogortu, dardarka hasi, lasaitu. Enfin, zeuek ikusi bideoa:

“Oso ondo” -pentsatuko duzue- “eta keinuekin esperimentatu nahi bazuen, zergatik ez du aurpegi bat sortu?”. Azalpen ofiziala teknikoa da batez ere: ipurdiko giharrak askoz ere handiagoak dira aurpegikoak baino, eta beraz, askoz ere errazagoa da ‘keinu adierazgarriak’ erreproduzitzea. Behin keinu ‘handiak’ egin eta irakurtzeko teknika menperatuta, askoz errazagoa omen da aurpegiko gihar txikiek egiten dituzten keinu txikiagoak irakurtzen eta erreproduzitzen ikastea.

Erromatarrak ez dakit, baina japoniarrak ez daude burutik sano, e?

[via: Reuters]

4 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko uztailak 9 at 08:33

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Siri, Wikipedian Japoniarrak beste pasta batekoak direla gauza jakina da. Baina, hala ere, mugagabeko abilezia erakusten dute egunetik egunera gero eta asmakizun bizarroagoak sortzeko. Honezkero, gehienok ezaguna izango duzue…..

    Reply
  • makilakixki
    2012(e)ko uztailak 17 at 17:37

    Ai ene, maitemindu egin naiz! #BMB

    Reply
    • joxe
      2012(e)ko uztailak 17 at 18:26

      Damutuko zait galdetzea baina… BMB?

      Reply
  • makilakixki
    2012(e)ko uztailak 17 at 18:48

    BMB=Barre Mordo Bat=LOL. Baina nun ibili zara azken hamarkadan, mooooootel! :P

    Reply
    • joxe
      2012(e)ko uztailak 17 at 23:33

      Zaharregia naiz, definitiboki :/

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.