BlogosferaOfftopic

Baduzue planik abenduaren 27rako?

seisesi logo

seisesi logo

Zer egin behar duzue abenduaren 27ko iluntzean? Ezertxo ere ez, ezta?

Bueno, ba nik plan bat proposatzen dizuet: animatzen bazarete, Bilboko Kalderapekon geratzea, iluntzeko 20:00etatik aurrera, bozketaren irabazleak jakinarazi eta elkarrekin barretxo batzuk egiteko. Nahi izanez gero, ondoko orrian duzue plan zehatzagoa eta izena emateko bidea (bai, izena eman beharra dago, lojistika kontuak, badakizue!)

Baina, zer inbento klase da hau?

Batzuk despistatu samar ikusi zaituztedanez, beharbada komeni da kontu hau nondik datorren, labur-labur:

  • Azaroaren 10ean, Espainia mailako politikaririk sexyena Urkullu zela zioen inkestaren emaitzen berri izan ondoren, inkesta bera internauta euskaldunen alorrera ekartzea bururatu zitzaidan.
  • Inkesta argitaratu eta gutxira, KAIXOMAITIA.COMeko lagunek saria eskaini zuten bozkatuenentzat.
  • Egun gutxi batzuetan, 168 lagunek bete zuten inkesta. Bana erantzunen dispertsioa oso handia izan zen, eta bigarren erronda bat abiatu genuen, lehenengoan bozka bi edo gehiago jasotako hautagaiak soilik kontuan hartuta. Zerrenda horretan, 13 gizonezko, 12 emakumezko eta EuskalTroll zeuden.
  • 121 lagunek erantzn zioten bigarren galdeketa horri, eta erantzun horiek erabaki dute nortzuk diren internauta euskaldunik sesisesienak. Hori jakinarazteko egingo dugu 27ko merendola.
Sesisesi behin-behineko kartela
EKitaldiaren behin-behineko kartela, LaPersonnalité-ko Goio Telletxea lagunak sortutakoa. Egin klik handiago ikusteko!

Ezin aipatu gabe utzi…

Lorategi hau muntatzen lagundu duten/laguntzen ari diren jarto guztiak. Alegia:

  • Kaixomaitia.com eta/edo Iñigo Arandia jaun txit gorena,, lehen pausua ematera bultzatzeagatik.
  • Jozulin jaun txit jartoa eta Benito jaun txit altua, lorazaintza lanetan hasieratik sartu direnak.
  • Yogurinha Borova handia, ezezagun batek gau ilun batean aldez aurretik abisatu gabe deitu eta majarada hau guztia kontatu ondoren, laguntzeko prest azaltzeagatik.
  • Urko Aristi, aurkezle lanak egiteko deitu gabe ere prest zegoela esateagatik :).
  • Josu Bergara, kantatu bakarrik ez, okasiorako kantu berezi bat ere sortzeko lanak hartzeagatik!
  • Goio Telletxea, kartel estiloso eta ederrarengatik. LaPersonnalité rulez!
  • Markos Gimeno, zozketatzeko material palindromiko ezin ederragoa ia eskatu gabe ere eskaintzeagatik
  • Kalderapeko, lokala uzteagatik.
  • Bozketan aipatuta agertu eta, kontu honekin guztiarekin ados ez egonda ere, sekulako pitotea muntatu beharrean, kritika zorrotz baina argumentatuak pribatuan eta aurrez aurre egin dizkidazuenei. Diplomazia eskertzen da, benetan!
  • Inkestatan parte hartu duzuen guztiak, noski!

Enfin, zerrenda luzatzen joango da denborarekin… baina momentuz horrelaxe geratuko da!

  • Bitacoras.com
    2011(e)ko abenduak 13 at 12:26

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Zer egin behar duzue abenduaren 27ko iluntzean? Ezertxo ere ez, ezta? Bueno, ba nik plan bat proposatzen dizuet: animatzen bazarete, Bilboko Kalderapekon geratzea, iluntzeko 20:00etatik aurrera, #sesisesi bozketaren irabazlea…..

    Reply
  • #sesisesi KDD | begien bide luzeak
    2011(e)ko abenduak 23 at 15:19

    […] Joxe-k bere blogean ederto azaltzen du: http://www.teknopata.net […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.