Sailkatu gabe

Pepsi, txakolina baino bertokoagoa

Multinazionalek menperatutako merkatuan, gero eta zailagoa da bertoko produktuak zeintzuk diren jakin eta horiexe erostea, inguruko ekoizleen bizimodua apur bat errazteko. Eskerrak EROSKI bezalako saltokiek ardura handia hartzen duten bertokoa zer den eta zer ez ondo azpimarratzeko!

Ostiral arratsaldea. Beste edonon egotea nahiago, baina erosketa handi samarra egin beharra eta, tira, goazen Bilbondora.

Bertako Eroskian, “Euskadiko produktuei” esklusiban dedikatutako apalategi piloa. Euskal Okela, Idiazabal Gazta, Gernikako piperrak, eta edarien artean: tatxan! Pepsiren 375 mililitroko lata berriak!!!

Pepsi, bertoko produktua
Euskaldunok nahi dugun lekuan jaiotzen garela!!!
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.